ANEAN alferra naiz, nahiz eta dagokidana egin. Ez diot neuk, gure lehendakariak nitaz uste duena dela susmatzen dut. Urkulluk ez nau ezagutzen, baina nitaz, irakaslea naizen aldetik, mintzatzen entzuten dudan bakoitzean ondorio berera ailegatzen naiz: alferra naizela uste du nahiz eta nik, agintzen dizuet, dagokidana egin.

Pandemian zehar batzuk zuzenean esan eta beste batzuk iradoki dutena da: Cristina Uriarte hezkun-tza sailburu oihak (Urkulluren aholkulari orain, bidenabarrean esanda), Arantxa Tapiak ("gainon-tzeko arloak lanera itzuli badira, irakasleak ere itzuli beharko dute") eta lehendakariak aurreko asteazkeneko Euskadi Irratiko elkarrizketan. Kazetariak pandemia dela eta kontratatu beharreko irakasleen galderarekin estutu zuenean, zera erantzuten bukatu zuen tonu zakarrean: "gu lanean egon gara udan, eskolak, aldiz, itxita". Egia ez dena, Bigarren Hezkuntzako Institutu guztiak irekita egoten baitira uztaila osoan, eta bertan zuzendaritza, ez bakarrik, izaten da hurrengo ikasturtea planifikatzen.

Beraz, berriz ere, Iñigo Urkulluk idatzi zigun errieta gutun hartan egin antzera egin du: bera gobernuan, on, eta, gainontzekoak kalean, txar, kontrajarri ditu, oraingoan, bere lan lehia, besteen lan ezaren kontra.

Ordukoan esandakoa diot berriz ere, ezin du meritotzat jo udan lanean aritu izana, pandemiari aurre egiteko beharrezkoa egiteko kobratzen du, hala nola, nik neure lana egiteko kobratzen dudan.

Eusko Jaurlaritzak uste badu publikoko irakasleak alferrak garela planteatu beharko luke inspektoreak irakasleak kontrolatzen jartzea, eta azken irtenbide, plantilla aldatzea; eta gutxi egiten dugula iruditzen bazaio funtzio publikoko Hezkuntza Legea aldatu beharko luke eta bertan jarduna luzatzeko agindu; eta gehiegi kobratzen dugula uste badu, soldatak jaitsi beharko lizkiguke. (Ni grebara aterako nintzateke, jakina).

Jende askok uste du irakasleok alferrak garela, haien artean kargua burura igota zuzendaritzan dauden batzuk. Bilboko Hizkuntza Eskolako zuzendariak alfertzat tratatu gintuen klaustro batean. Isilarazi egin behar izan nuen. Ezin naiz bi gauzak batera izan, bere lana betetzen duen langilea eta alferra.

Aber Bidarraitzek lehengotzat gauzkan.