‘Brexit’aren oiartzuna, Eskoziatik Euskal Herrira
Ekainaren 23an Brexitari buruzko galdeketa egingo dute Erresuma Batuan. Ez du oihartzun handirik izan gurean, eta Espainialdean berriz lau alderdiek esan dute “Gibraltar español”; eskuinetik entzun ohi den aldarria bereganatu du Iglesiasek ere. Egia esan ez nau harritzen, ezin zitekeen bestelakorik espero herri bakar baten irria eslogan gisa eta nazioaniztasuna mezu huts gisa darabiltenengandik.
Erresuma Batuan, Brexitaren garaipena kezkatzekoa litzateke, aldekoek immigranteen aurkako diskurtsoa erabili baitute. Bestalde, badirudi Cameronek zail izango duela, alderdia erabat zatituta baitu, eta ez baitu batere kanpainia ona egin. Europan jarraitzearen alde dago Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) ere, Nicola Sturgeon Eskoziako lehendakaria buru duelarik. 2014ko erreferendumaren ostean, unionistek egindako “beldurraren kanpaina”-ren aurkakoak dira, eta Europar Batasunaren alde onak azpimarratu nahi izan dituzte. Sturgeonek herri independienteen elkarlana goresten du, eta Cameronen aldeko ministroek berriz Brexitaren ondoren zergak igo-tzearekin mahatxatzen dute. Beraz, ez litzateke harritzekoa euroeszeptikoek irabaztea, baina Eskozian emaitza bestelakoa izatea. Egoera honetan zilegi litzateke eskoziarrek bigarren erreferendum bat eska-tzea. Hala ere, argi esan zuen Sturgeonek: Brexita alderdi kontserbadoreko sektore eskuindarrenen boterea eskuratzeko saiakera baino ez da.
Europar Batasunak akatsak izan baditu, guk nahi baino gehiago, baina barrutik konpondu beharko genituzke. Laster beharbada Eskozia arituko da horretan, ea Euskal Herria ere ikus dezakegun egunen batean.