Berdintasunerako Legearen 10. urteurrena: indarrak metatzeko unea
LEGEAREN eraginkortasunaren eta azken hamar urteetan eman diren aldaketen ebaluazio bat egin baino lehen, interesgarria da Legea nola sortu zen gogoratzea: 1988. urtean Emakunde sortu ondoren, Berdintasun politikek arazo bat aurkitu zuten euren garapenerako: ez zegoen lege inguru sendo bat, ez zegoen indar juridiko lotesle bat orduko Akzio Positiborako Planek jasotzen zutena derrigorrez bete behar zenik agintzen zuenik. Egoera honen aurrean Emakundek ekimen legegile bat abian jartzearen beharra plazaratu zuen, bere barnean zeharkakotasuna kontuan hartuko zuena, eta ikuspegi integrala eta izaera eraldatzailea izango zuena. Legea egiteko prozesuak, gainera, parte hartzailea izan behar zuen, eta hala izan zen, bere elaborazioan parte hartu baitzuten emakumeen elkarteek, Jaurlari-tzako sail ezberdinek, foru eta tokiko administrazioek eta Legebiltzarreko talde politikoek. Guztien elkarlanarekin 2005. urteko otsailaren 18an Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zen. Era honetara, erreferente bihurtu zen gure herria, izan ere, Estatu mailako Berdintasun Legea bera baino bi urte lehenago onartu baitzen.
SIGUE LEYENDO LA NOTICIA EN: Presst.net