Kutxabankek 500 milioi euro kokatu ditu bonu berdeen bigarren jaulkipenean
Kutxabankek eskakizun-maila handiko testuinguruan lehen mailako zor berde ez-preferentearen bigarren jaulkipenaren 500 milioi euro kokatu ditu. Bonoen errentagarritasuna mid-swapen gainetik oinarrizko 155 puntutan finkatu da, jaulkipen hauetan erabiltzen den erreferentzia baita, 4 urteko amortizazio-epearekin, eta 3 urtetan aldez aurretik amortizatzeko aukerarekin.
Jaulkipenaren % 55 kalitate handiko nazioarteko inbertsore instituzionalek harpidetu du, eta % 58 ‘inbertsore berdeak’ izan dira. Operazioak Norbolsa, BoFA, DB, Natixis eta Santander izan ditu ezartzaile.
Jasotako erosketa-aginduen kalitateak, baita kokapen-bankuek jasotako erantzun positiboak ere, nazioarteko inbertsoreek Kutxabanken kreditu-kalitatean duten konfiantza erakutsi du beste behin. Izan ere, Moody´s, Fitch eta DBRS nazioarteko agentziek finantza-alorreko tresna hauek duten baloraziorik onenetakoak eman dizkiote Kutxabanki, Baa2/BBB+/ BBBH hurrenez-hurren.
Kutxabankek marko estrategikoa du, ingurumenean eragin positiboa duten egitasmo eta aktiboetara likidezia bideratzeko, karbono gutxiko ekonomia baterako trantsizioan edota finantza jasangarrien garapenean laguntza aktiboa emateko. Honela, inbertsioak jaso ditzaketen proiektuen artean daude eraikin energetiko eraginkorrak edo energia berriztagarriak.
Joan den asteko jaulkipenarekin, Ebazpen Batzorde bakarrak ezarritako helburuak bete ditu Kutxabankek. Espainiako finantza-sistemako MREL eskakizun baxuena du, ikuskatzaileak finantza-taldearen kaudimenean eta erresoluzio gaitasunean daukan konfiantzaren erakusle.
Eskakizun horien arabera, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera berezko fondoen eta pasibo onargarrien bolumena era kontsolidatuan arriskuaren esposizioarekiko (TREA) % 17,60an kokatu beharko da gutxienez, eta % 5,27an palankatze-ratioarekiko (LRE). Gainera, helburu ertain loteslea ezarri zuen 2022ko abenduaren 1erako, % 16,59ko TREA eta % 5,25eko LREkoa.
Temas
Más en Economía
-
Las exportaciones vascas suben un 4,5% en abril
-
Kutxabank se incorpora al Patronato del DIPC para impulsar la ciencia de excelencia en Euskadi
-
Mujeres en la industria vasca: "Cuando le pones el apellido industrial se llena de hombres"
-
El precio del barril de petróleo, en máximos tras el ataque de EEUU a Irán