Atlantikoaren ipar ekialdeko uretan arrantza jarduera kudeatzen duen batzordeko (NEAFC) kideek ez dute akordiorik adostu 2023 urteko berdel kuota banatzeko. Europako Batasunak, Norvegiak, Groenlandiak, Islandiak eta Erresuma Batuak 782.000 tonako harrapaketa muga ezarri zuten berdelarentzat ICES erakundeko biologoek egindako proposamena errespetatuz.

Aipaturiko sei aldeak, ordea, ez dira ados jarri kuotaren banaketa egiteko orduan, eta otsailean eta martxoan Londresen eta Nuuken (Groenlandia) izandako bileretan ez da blokeo egoera askatzeko modurik izan. Sei herrialdeen arteko harremanak bertan behera geratu dira eta ez da bilera berririk izango datorren irailaren bukaerara arte. Gauzak horrela, arriskua dago Norvegiak, Feroek, Islandiak eta Groenlandiak berriz ere eurek nahi dituzten kuotak ezartzeko euren buruari, aurreko urteetan egin duten bezala.

Horrela gertatuko balitz, harrapaketak biologoek proposatutako mugaren gainetik egongo lirateke, berdel stockaren kalterako. Arrisku honen aurrean, Europako arrantza sektoreak neurri zehatzak hartzeko eskatu dio Europako Batzordeari. “Alde guztiei eskatzen diegu ez dezatela kuota handiegiak ezarri eta biologoen proposamenak errespeta ditzatela. Aurreko urteetako jokabidea onartezina eta jasanezina izan da. Oso kaltegarria stockaren osasunarentzat” adierazi du Tim Heddemak, Europeche erakundeko bozeramaleak.

Europako merkatua itxi

Norvegiak, Feroek, Islandiak eta Groenlandiak Europako Batasuneko merkatura saltzen dituzten euren harrapaketa gehienak. Europako arrantza sektoreak uste du, Bruselak eskura dituen tresna guztiak erabili behar dituela, edozein akordioren gainetik, nahi beste arrain harrapatzen duten estaduen aurka. “Europako Batasunak eta Erresuma batuak urtero errespetatu egin dituzte 2014 urtean adostutako kuotak eta horri esker berdel stocka ez dago gehiegi ustiatuta, beste estatu batzuk nahi beste arrantzatu badute ere. Zorionez, biomasa segurtasun neurrien barruan dago” nabarmendu du Europeche elkarteak.

Alde guztien arteko akordioa eskatzen dute Europako arrantzaleak biltzen dituen erakundeak. “Akordio nagusi bat behar dogu kostaldeko sei estatuen artean. Horretarako, alde bakoitzak ez ditu bere balizko eskubideak puztu behar, benetako aurrekariak errespetatu baino. Akordioa atzeratzeak ondorio larriak izango lituzke Europako flotaren arrantza aukeretan eta merkatu-posizioan”.

Europechek arrantza iraunkorraren aldeko apostua berretsi du. “Inplikatutako alde guztiekin elkarlanean jarraituko dugu itsas baliabideak babesteko etorkizunera begira”.

Atún del Índico

Menos capturas. La Unión Europea publicó ayer sus propuestas para mejorar la conservación del atún en el Índico, con vistas a la próxima reunión de la Comisión del Atún del Océano Índico (CAOI), que se celebrará entre el 8 y el 12 de mayo. Así, promoverá la adopción de un plan plurianual para mejorar la gestión de las poblaciones de los tres atunes tropicales (atún de aleta amarilla, patudo y bonito de vientre rayado). A su juicio, la situación actual de la población del atún en el Índico y el nivel de pesca “no son sostenibles”.