Ekonomia suspertzeko plan integrala abiarazi du Donostiak
DONOSTIA. Koronabirusak eragindako krisialdiari aurre egiteko hartutako azkenengo neurrien artean, Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena baltzuaren bidez, krisiaren aurkako Plan Ekonomiko bat (PREK) abiarazi du. Planak alarma estatuak eragindako etenak sufritu dituzten hiriko jarduera ekonomikoak jasango dituzten ondorio ekonomikoak lausotzeko neurriak batzen ditu, batik bat.
Eneko Goia alkateak adierazi duenez, egungo egokieran, bi alderdi izango ditu ardatz Udalak, ahalegintzeko orduan: lehena, gizarte zerbitzuak; bigarrena, ekonomia suspertzea.
Hori guztia, ekonomiaren eta aurrekontuen ikuspuntutik oso konplexua den egoera batean. Hala, 70 milioi euroko desoreka izango duen aurrekontu proiekzio bat egin du Udalak 2020rako onarturiko aurrekontuarekiko.
Era berean, dei bat egin die donostiarrei, tokiko merkataritza 'salbatzen' esku har dezaten, hurbileko merkataritzan kontsumo kontzientea eginda, Donostiako oinarrizko sektore horri berreskuratzen laguntzeko.
Bestalde, PSE-EEko bozeramaileak eta Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, "konfinamenduaren ondorioak gehien jasan dituzten tokiko sektoreak babesteko" borondatea du Udalak. Horietako bat, zalantzarik gabe, tokiko merkataritza da, Donostiako merkataritza txikia; hura sendoa ez bada, ezin baitugu ulertu gure hiriaren garapena. Herritar bakoitza bere auzoko eta kaleko dendei laguntzeko garaia da. Hurbileko merkataritza, Donostiako ekonomia eta enplegurako oinarrizkoa, ia 9.000 langilek baitihardute negozio horietan".
Temas
Más en Economía
-
El Gobierno Vasco valora la inclusión del decálogo de Pradales en las medidas energéticas del Ejecutivo central
-
¿Quieres independizarte? Estos son los gastos que deberás calcular antes
-
El FMI revisa a la baja el crecimiento de España por el impacto de la guerra: 2,1% en 2026 y 1,8% en 2027
-
Sánchez activa un plan de 5.000 millones con 80 medidas para combatir la subida de precios por la guerra en Irán