BILBO. Erakundearekin lotura-maila handia diten Kutxabankeko bezeroek abantaila handiak izango dituzte, hala nola urruneko arreta zerbitzua. Neurri honekin, bezeroek bulegoetara ezinbestekoa denean baino ez dira joan behar, etxetik egin ahal izango baitituzte hainbat gauza.

Kudeaketa pertsonaleko zerbitzuak estrategia hau indartuko du, eta erakundearekin lotura-maila handiena duten bezeroei zuzenduko zaie, alegia 'zorrodun' deitzen zaien klienteei. 800.000 lagunek erabili ahal izango dute guztira distantziako tresna, eta honen bidez kudeatzaile espezialistekin aurrez aurreko harremana mantendu ahal izango dute, erabat online, etxetik irten gabe.

Zerbitzu honek hainbat tresna digital eskaintzen ditu, bezeroen erabilera-esperientzia hobetu asmoz. Hauetako bat bezeroak eta kudeatzaileak partekatu ohi duten 'horma' izenekoa da, online Bankan nola Banka mugikorrean.

Gune honen abantaila nagusietakoa da bezeroaren eta kudeatzailearen arteko komunikazioa eta informazio-trukea errazten duela, eta modu erabat pribatuan dokumentuak trukatu daitezkeela, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz.

Urruneko kudeaketako formatu honek, gainera, posizioen kontsultak egiteko edo inbertsioak eta errentagarritasunak ikusteko aukera ematen du, produktu berrien fitxak kontsultatu eta bezeroak ezagutu nahi dituen aurrekontuak eskuragarri ipintzeaz gain. Horrekin guztiarekin batera, banka-kontratuak eta operazioak online sinatzeko eta gauzatzeko aukera ematen du, ia edozein gailu erabilita, eta edozein tokitan egonik.

Banka-alorra ezinbesteko zerbitzu publiko izendatu ondoren, Kutxabankek bere bulego sarearen zatirik handiena erabat operatiboa dauka, herritarrek finantza-zerbitzuez baliatzeko duten eskubidea betetzeko. Kutxabankek agintariek ezarritako segurtasun protokoloak bereganatu eta betearazten ditu, bere langilegoaren eta bezeroen segurtasun fisikoa bermatzeko muturreko neurriekin.