BILBO. Euskadiko industri prezioak % 1,4 garestitu dira irailean, Eustaten arabera, uztailarekin alderatuz. Datu horiek kontuan, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza ) %0,7tan da.

Analisi zehatzagoa eginda, hauek dira 2019ko irailean prezio-hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua, %9,7ko igoerarekin; Kokeriak eta petrolioa fintzea, %2,3ko igoerarekin; eta Erauzketa-industriak, %1,0ko igoerarekin. Aitzitik, prezioak gehien jaitsi dituztenak izan dira Zurgintza, papera eta arte grafikoak, %1,2ko jaitsierarekin, eta Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza zein Ura, bietan %1,0ko jaitsierarekin.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %6,5 egin dute gora, Ekipoko ondasunen prezioak berdin mantendu dira (%0,0ko aldakuntza) eta Bitarteko ondasunenak %0,4 murriztu dira. Kontsumoko ondasunak, oro har, %0,1 jaitsi dira hilabete artean: Kontsumo iraunkorreko ondasunak %0,1 igo dira; Ez-iraunkorrekoak, aldiz, %0,2 jaitsi dira.

Urte arteko datuei dagokienez (2019ko iraila 2018koaren aldean), prezioen hazkunderik handienak honako adar hauetan izan dira: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (%10,7), Material eta ekipo elektrikoa (%2,5) eta Garraio-materiala zein Produktu informatiko, elektroniko eta optikoak (bietan %2,0). Alderantzizko norabidean, prezioetan jaitsierarik handienak hauek izan dituzte: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza, %5,3ko jaitsierarekin; Kokeriak eta petrolioa fintzea, %4,0koarekin; eta Metalurgia eta produktu metalikoak, %3,0koarekin.

Ondasun-talde handietan, urte arteko aldian, prezioen aldakuntza positiboa izan da Energiarentzat, %3,7ko igoerarekin, eta Ekipoko ondasunentzat, %1,4koarekin. Kontsumoko ondasunak aldaketa gabe daude, zeren Kontsumoko ondasun iraunkorrak %2,2 igo diren eta Ez-iraunkorrak %0,3 jaitsi. Bitarteko ondasunak, azkenik, %1,4 jaitsi dira.