Lan Ikuskaritzak 3.067 kontratu aldatu ditu 2019ko lehenengo seihilekoan
Legealdia hasi zenetik, 13.000 kontratu aldatu dira, guztira, eta horietatik 11.000 denboraldikoak izatetik mugagabeak izatera pasa dira.
BILBO. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren seihileko txostenaren aurkezpenean, María Jesús San José sailburuak nabarmendu zuen 3.000 kontratu aldatu direla 2019ko lehenengo erdian, eta horietatik % 85 kontratu mugagabe izatera pasa zirela. Gainerakoek lanaldia luzatu zuten. “Lehenengo seihilekoan 12.348 kontratu berrikusi ditugu, eta kontratazioan, pasa den urteko aldi berean baino mila iruzur-kasu gutxiago aurkitu ditugu. Albiste ona da, eta urte amaieran joera hori baieztatzen bada, esan nahi du enpresaburuak, denboraldiko kontratuen gehiegizko erabilpena egiten badute ere, iruzur txikiagoa egiten dutela kontratazioan. Hori gertatzeko, funtsezkoa izan dela uste dugu Lan Iruzurraren aurka abiarazi dugun kanpaina”.
Lan eta Justiziako sailburuak gogorarazi zuen Gobernuaren helburua dela langabezia murriztea. “Baina inoiz ez prekarizazioaren kontura ?gehitu du?. Kalitatezko lanpostuak nahi ditugu, gure gazteei, eta helduei, beren bizitza-proiektua garatzen laguntzeko”.
María Jesús San Josék, baita ere, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak legealdi hasieratik lortu dituen emaitzak nabarmendu zituen: 13.000 kontratu aldatu dira eta, horietatik, 10.970 denboraldiko kontratu izatetik kontratu mugagabe izatera pasa dira, eta 1.936 kontratutan, lanaldia luzatu da.
Txostenaren aurkezpenean, María Jesús San José sailburuarekin batera egon ziren Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Icíar Gonzalez Lan Ikuskaritzako zuzendariordea.
Más en Economía
-
Trabajo convocará la primera mesa de diálogo social para reformar el despido en octubre
-
El gasto medio por hogar de Euskadi en 2024 asciende a 36.313 euros, 18 euros menos que en 2023
-
Euskadi recuperó 19.683 toneladas de aceites industriales usados en 2024 de motores de vehículos y maquinaria industrial
-
La igualdad incrementaría un 6,35% el PIB per cápita de aquí a 2060