BILBO. Iñigo Urkullu Lehendakariak ostegun honetan, abuztuaren 18an, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Eusko Jauralaritzak euskal ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak %2,5 ean aurreikusten ditu. Gainera, Lehendakariak aitortu du ziurgabetasunak daudela, zailtasunak izango direla eta enplegua gutxinaka gutxinaka sortuko dela. Halere, euskal ekonomia eta enpleguaren bilakaera positiboa izango dela argitu du.

Estatu espainiarraren egoera politikoaz eta gobernu eraketaren inguruan galdetuta, Lehendakaria kezkatua agertu da, alderdi ezberdinen arteko akordioen beharraren ezagatik. Egoera honek eragina du, Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren eguneroko egitekoan ez baitago hartuemanik espainiar Gobernuarekin.