ESKOLA igeriketa bere oneneandago. Kimu eta benjaminkategorietan izenemateasko egon dira eta, horrenondorioz, une honetan eskola kirolarenesparruan gehien praktikatzenden kiroletako bat da. Diziplinahonetan badaude dagoeneko osoerrotuta dauden klub batzuk, halanola Leioa, Getxo, Galdakao edoSanturtzi. Lizentzia kopuru handiadute. Aurten aurreko denboraldikodatuak mantendu dira: egoitzabakoitzeko 200 igerilari inguru; bainaaldaketa txiki bat egon da lehiaketenordutegiari dagokionez. Normalean,eskola jardunaldiak larunbatgoizetan izaten ziren, baina igerilekuakeskuragarri egoteko,arratsaldeetan egiten hastea erabakidute. Horrela, bosgarren jardunaldihonetan, Getxoko egoitzan soilikaritu dira goizez, Faduran. Zornotza,Gorostiza eta Bermeoko igerilekuetanarratsaldeko lauetatikaurrera egin dituzte probak.

Parte hartu duten klubak lau taldetanbanatu dira eta federazioakkontuan hartzen du nondik datorrenbakoitza, banaketa horiek egitekoorduan. “Aldundiak gomendatzendu taldeak kluben gertutasunarenarabera egitea, baina batzuetan ezinda hori zorrotz bete; izan ere, igerilariasko elkartzen dira leku bateaneta gutxi beste batean. Beraz, kasuhonetan, banaketa bidezkoago bategin dugu. Ez dugu nahi jardunaldiakluzeegiak izatea ere”, esan duLaidak, Bizkaiko Federazioko eskolaigeriketaren arduraduna.

Hain zuzen ere, izen-emate kopuruhandia dela eta, Bizkaiko erakundeakhiru egoitzatik laura handituzuen kopurua, eta denboraldian zehar zazpi jardunaldi egitea erabakizen. Horietako bakoitzean, igerilariekgehienez ere bi proba egin ditzakete,eta erreleboak. Haur bakoitzakparte hartu nahi duen probakaukera ditzake. “Haiek hautatu dezaketebaina, normalean, entrenatzaileakdira hautatzen dutenak; badakiteigerilari bakoitza nola dagoeneta beren mailaren araberako probetansartzen dituzte. Objektiboakizaten dira. Distantziak ere kategoriabakoitzaren araberakoak dira”,esan digu Laidak. Lehiaketa bakoitzakbi ordu inguruko iraupenadauka, eta jardunaldi bakoitzeanprobak desberdinak dira.Lehiaketakbaino aste batzuk lehenago, klubekigerilariak prestatzen dituzte probetarako.Lau modalitate hauek dituzte:Crol, tximeleta, bular-igeriketaeta bizkar-igeriketa; eta, horretazgain, erreleboak. “Crolean partehartzeanahiko handia izaten da.

Teorian, modalitaterik errazena da,eta batez ere, lehenengo ikastendena; baina ume bakoitzaren araberakoada kontua”, esan digu arduradunak.Igerilari batzuk beste modalitateetakobatean espezializatzendira eta oso emaitza onak lortzendituzte. Jardunaldi honetarako, taldeakhonela banatuta geratu dira: Ataldean Amorebieta, Kosnoaga, Santurtzi,Astola, Garraitz, Igorre etaOndarroa; B taldean Getxo, Ganguren,Askartza, Pureza, Sopelana,Trueba eta Urdaneta; eta, C taldeanBarakaldo, Galdakao, Zalla, Sestao,Meatzaldea, Portugalete, Atxondo,Gorostia eta Berrioiz. Azkenik, D taldeanKikunbera, Axpoandi, Mungia,Tabira, Aingeruak, Deportivo, Maristak,Basauri eta Vizcaya ikastetxeadaude. Jardunaldiak bukatuta, lehiaketarenmaila koxka bat igoko da etamaiatzean Bizkaiko Eskola Jokoakizango dira. Horretarako, igerilariekgutxieneko denbora batzuk lortubeharko dituzte, kimu eta haur kategorietansailkatu ahal izateko. OnenakEuskadiko Eskola Jokoetarajoango dira, Bizkaikoen ostean.

Eskola ligaren barruko lehiaketezgain, igerilariek hainbat txapelketatanigeri egiteko aukera daukate.Denboraldian zehar antolatzendira. Gabonetan, esaterako, Santurtzikoklubak Mikel Trueba sariketaantolatzen du eta, aurrerago, bestebatzuk egiten dira, hala nola Sopelakoa,Galdakaokoa eta Getxokoa.

Gainera, zorioneko igerilari batzuek,lortzen dituzten marken arabera,estatu mailako txapelketetarajoateko aukera izango dute.Amaitzeko, federazioak haurrakanimatu nahi ditu igeriketarekinjarraitzera, behin eskola etapaamaituta. Kimutik haur kategoriarapasatzean, ohikoa da izen-ematekopurua jaistea. Jende askokuzten du; horregatik, klubak zeinfederazioa sustapen lana egiten aridira, haurrek kirol osasungarrihonekin.