DATORREN EGUENEAN ETA BARIKUAN

Bilbon "La Vuelta 2019" jasotzeko eragiketa berezia prest dago

Trafikoan eragin nagusiak ostegunean izango dira, 15:30etik 18:30era

09.02.2020 | 14:10
Bilbon izango da datorren irailaren 5ean, arratsaldean, "La Vuelta 2019" txirrindulari-itzuliaren 12. etaparen amaiera. Biharamunean, barikuan, irailak 6, Bilbotik abiatuko da 13. etapa

Trafikoan eragin nagusiak ostegunean izango dira, 15:30etik 18:30era

BILBO. Zehazki, irailaren 5ean, eguenean, Bilbon amaituko da Espainiako txirrindulari-itzuliaren 12. etapa (Nafarroako zirkuitua ? Bilbo, 171,4 km), eta, biharamunean, San Mameseko zabalditik aterako da 13. etapa (Bilbo ? Los Machucos). Paseko Mendietako Behiaren monumentua, 166,4 km).

La Vuelta Deustu, Indautxu, Ametzola, Errekalde, Kobetamendi, Basurtu eta Altamiratik igaroko da. Inguru horietan, kaleak eta aparkalekuak itxiko dira. Sarbide hauek itxita egongo dira: Enekuri etorbidea, A8 autobidea San Mamesetik eta Basurtu-Kastrexana errepidea. Artxanda-Egirleta eta Enekuri-Artxanda errepideak ere itxiko dira. 15:30etik 18:30era itxiko dira bide horiek, gutxi gorabehera.

Irailaren 6an, barikuan, "La Vuelta" San Mames estadiotik abiatuko dela-eta, itxi egingo dira bideak zirkulaziorako Zorrotzarako norabidean, 11:00etatik 13:30era, handik aterako baita tropela. Halaber, zirkulazioari murriztapenak ezarriko zaizkio Luis Briñas kalean, itxita egongo baita Felipe Serrate eta Urkixo zumarkalearen artean, 8:30etik 13:00etara.

Gomendioa da auto partikularra ez erabiltzea eta garraio publikoan etortzea Bilbora, hau da, trenean edo metroan, ahal dela. Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea gehienetan -ibilbideetan zein geralekuetan- aldaketak egingo dira.

Bilboko Udala hasia dago herritarrei informazioa ematen informazio-orrien bidez, eragin handiena jasango duten 4 barrutietan banatuz. 56.500 esku-orri banatu dira postontzietan, informazio xehatuarekin, eta 2.000 kartel ezarri dira establezimendu eta garajeetan; halaber, iragarkiak ipini dira hedabideetan.

LA VUELTA 2019" IRAILAREN 5EAN BILBORA IRISTEAN


Lehenengo murriztapenak irailaren 5ean izango dira, eguenean, Kale Nagusia zirkulaziorako itxita, Jesusen Bihotzaren eta Moya plazaren artean, 07:00etatik 24:00etara; eta halaber Anselmo Clavé kalea, 00:00etatik 24:00etara, helmuga muntatzeko lanetarako, Kale Nagusiaren 62. zenbakiaren parean egongo baita.

Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzu publikoko autobusak Moyua plazaren eta Gregorio de la Revilla kalearen arteko zatian ibiliko dira 14:30etik hasita.

Tropela eguenean iritsiko da, 16:00ak inguruan, eta Uriko hainbat barrutitatik igaroko da, eta Kale Nagusian amaituko, 17:30etik 18:30era, proba antolatu dutenen aurreikuspenen arabera.

15:30etik aurrera, gutxi gorabehera, bideak itxiko dira ibilgailuentzat lasterketak bideak ukitzen dituen guneetan, harik eta lasterketa amaitu arte (18:30ean, gutxi gorabehera).

Hona hemen lasterketaren ibilbidea:

Egirletako errepidea/Artxandako errepidea Enekuri etorbidea/Artxanda-Enekuri etorbidea-Ibarrekolanda-Enekuri etorbidea-Agirre lehendakaria etorbidea-Pio X. plaza-Deustuko zubia-Euskadi plaza-Museoko plaza-Elkano kalea-Iparragirre kalea-Gordoniz kalea-Iturrigorribidea-Amotxabidea-Arraizbidea-Kobetamendi-Kobetabidea-Basurtu bidea/Kastrexana-Montevideo etorbidea-Guturbay-Zunzunegi etorbidea-Sabino Arana etorbidea-Jesusen Bihotzaren plaza-Kale Nagusia, 62 (Helmuga).

Autobus-zerbitzuek aldatu egingo dituzte beren ibilbideak, eta inguruko garaje eta aparkalekuek ez dute sarbiderik izango antolatzaileek ezarritako ordutegietan; hala ere, gerta liteke Udaltzaingoak ordutegi horiek aldatzea segurtasunagatik.

BIDEAK IXTEA DEUSTUN

Lasterketa Egirletako bidetik iritsiko da Bilbora, eta, hori dela-eta, 15:30etik 17:30era, gutxi gorabehera, bide hauek itxi egingo dira zirkulaziorako Deustuko barrutian:

  •     Enekuri-Artxanda eta Artxanda-Egirleta errepideak.
  •     Enekuri-Ibarrekolanda etorbidea.
  •     Agirre Lehendakaria etorbidea, Enekuri etorbidearekiko gurutzean eta Familia Santuaren eta S. Pio X. plazaren arteko tartean, Deusturako zubirako norabidean.
  •     S. Pio X.aren plaza, mendebaldeko aldetik.
  •     Deustuko zubia eta Euskadi plazaren mendebaldeko aldea.


Arangoitiko auzotik irteteko, Aranekobidea kaletik baino ezingo da irten, Enekuri Etorbiderantz. San Pedro plazan bizi direnek, irteteko, kontrako norabidean Pio X. plazaraino errei bakarra izango dute gaituta, eta Agirre anaien kalean, norabide bitan gaituko da zirkulazioa, Ugaskoko tuneletatik auzora sartzeko modua izan dadin.

BIDEAK IXTEA ABANDON

Kale Nagusiari ez ezik, han egongo baita helmuga, orobat eragingo zaie Abandoko barrutian honako hauei, txirrindulariak igaroko direnez:

  •     Itxita egongo dira A-8tik datozenentzako San Mameseko sarbideak, eta Basurtu-Kastrexana errepidetik datozenentzako sarbideak, 15:30etik 18:30era.
  •     Museoko plaza-Elkano-Iparragirre-Gordoniz-Etxaniz su-hiltzailea (mendebaldeko aldea)-Gordoniz ibilbidea, eta aurreko etxe-sailetik hasita zeharkako kale guztiak, 15:30etik-17:30era.
  •     Sabino Arana, Zunzunegi etorbidearen eta Jesusen Bihotza plazaren artean, eta zeharkako kaleak, 15:50etik 18:00etara.
  •     Rodríguez Arias, Errekalde zumarkalearen eta Sabino Arana etorbidearen artean, 16:15etik 18:45era.


Bideak itxita dauden bitartean, Urkixo zumarkaletik eta Felipe Serratetik A-8 eta Basurturantz abiatzeko bidea 18:00etan irekiko da. Gainera, bi norabideetan gaituko da kalea Diaz Emparanza doktorea kalean, D. Entrecanales eta Benito Alberdi artean, Maria Diaz de Harotik Errekalde auzorako sarrera-irteerak egin ahal izan daitezen.

BIDEAK IXTEA ERREKALDEN

"La Vuelta 2019" Errekaldetik igarotzean zuzen-zuzenean eragingo zaio ibilbide honi: Gordoniz ? Iturrigorribidea ? Arnotxabidea ? Arraizbidea. Tropela igaroko da hortik, eta itxita egongo da zirkulaziorako, eta orobat aurreko etxe-sailetik hasita zeharka datozen kaleetarako sarbideak, 15:50etik 17:40era.

Itxita egongo dira zirkulaziorako Bilborako sarbideak A-8 autobidetik San Mamesen zehar datozenentzat eta Basurto-Kastrexana bidetik datozenentzat, 15:30etik 18:30era.

Lasterketa igarotzen den bitartean, gaituta egongo da bi norabidetan Ingurabideko bidea, Altube eta Retolaza kaleen artean, Uretamendi-Betolaza-Ingurabidea guneko sartze-irteteetarako.

Halaber, bi norabidetarako gaituko da Díaz Enparanza doktorea kalea, Entrecanales eta Benito Alberdi kaleen artean, beste auzo batzuetarako sartze-irteteak egin ahal izan daitezen.

Horrez gain, 15:30etik hasi eta 17:30era arte, gutxi gorabehera, bideak itxi egingo dira zirkulaziorako Iturrigorribidean, eta ezingo da ez sartu ez irten Iturrigorri-Peñascal auzoan, alde horretatik.

BIDEAK IXTEA BASURTON

Basurtoko barrutiari ere eragingo dio tropelaren igarotzeak, Kobetamendi ? Kobetabidea ? Basurto/Kastrexana errepidea ? Montevideo etorbidea ? Gurtubay ? Zunzunegi etorbidea ? Sabino Arana etorbidea ? Jesusen Bihotza plaza ibilbidea egingo baitu, Kale Nagusian kokatutako helmugara iritsi aurretik.

Ibilbide hau eta zeharka datozen kaleetarako sarbidea itxita egongo dira, 16:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera. Itxita egongo dira orobat Bilborako sarbideak A-8 autobidetik San Mamesen zehar datozenentzat eta Basurto-Kastrexana bidetik datozenentzat, 15:30etik 18:30era.

Bideak itxita dauden bitartean, Lezeagan, Masustegi Estratan eta Mintegitxueta auzoan, Geltokiko bidetik eta Díaz Emparanza doktorea kaletik (D. Entrecanales eta Benito Alberdi artean) baino ez dute izango sartzeko eta irteteko bidea, eta bi norabidetarako gaituko da.

Basurtuko Erietxera sartu eta irteteko, Montevideo etorbidearen eta Olabeagako aldaparen arteko bidegurutzea gaituko da, Zorrotzatik eta Olabeagatik.

Aurreko gauean hasita, itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako Arraiz mendira igotzeko bidea. Gainera, poliziak zaindu egingo du sarbidea, eta mugatu ere mugatu ahalko du sartzea, segurtasunagatik eta lekuagatik.

IRAILAREN 6KO IRTEERA


"La Vuelta 19" txirrindulari-itzuliaren 13. etapa Bilbotik abiatuko da, barikuan, irailak 6, 11:30ean, San Mamesko zabalditik aterata Los Machucoserantz (Kantabria). Gainera, irailaren 6an, barikuarekin, Vueltaren 13. atala San Mamesetik irtengo dela-eta, bideak itxiko dira zirkulaziorako, 8:30etik 13:30era, Luis Briñas kalean, Felipe Serrate kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean. Eta 11:00etatik, tropela ibiliko den ibilbidean: Zunzunegi, Gurtubay, Montevideo etorbidea eta Zorrotza-Kastrexana.

ALDAKETAK GARRAIO PUBLIKOAN

BILBOBUS

Murrizketa horien ondorioz, aldaketak egingo dira Bilbobuseko linea gehienetako eta Bizkaibuseko linea batzuetako ibilbideetan eta geralekuetan.

Irailaren 5a. Eragingo zaien lineak:

01 ? 10 ? 11 ? 13 ? 18 ? 27 ? 28 - 38 ? 48 ? 56 ? 57 ? 58 ? 62 ? 71 ? 72 ? 76 ? 77 ? 85 ? 88 - A3 - A4 - A6 - A7 - A8 eta autobus turistikoa.

Zer desbideratze izango diren eta zer geltoki aldatu eta ezabatuko diren behar bezala jakinaraziko da ohiko bideetatik: sare sozialak, informazio-panelak, markesinak...). Informazio gehiago, hemen kontsultatu: www.bilbao.eus/bilbobus, edo 010 telefonoan.

BIZKAIBUS ETA BESTE LINEA BATZUK

Nola edo hala, murrizketa horiek Bizkaibuseko autobusetan eta Termibus erabiltzen duten gainerako linea eta konpainietan ere izango dute eragina.

TAXIAK

Lasterketa igarotzen den inguruan kokatuta dauden taxi-geltokiak ezabatu egingo dira.

noticias de deia