ANE Pikaza (Bilbo, 1984) aktorea, Arte Ederretan dago lizentziatuta eta Arte Dramatikoan diplomatua, Egun, ilustrazioa, an-tzerkia eta antzerki-proiektuen kudeaketa uztartzen ditu. An-tzerkiko aktore gisa izandako esperientzia profesionalaren artean, estreinatu berri diren 'Yerma' edo 'Altsasu' ikuskizunak daude, azken hau, María Goiricelayarekin batera sortutako la Dramática Errante antzerki taldearen baitan. Aurretik Arriaga Antzokiak ekoitzitako 'Ama Kuraia' edo Sylvia Plathen 'Hiru emakumeak' ere egin izan ditu, besteak beste. Pikazaren esperientzia profesionala ikus-entzunezkoekin lotuta egon da beti, hainbat telesailetan lan eginez, eta zineman 'Martxoak 3' edo 'Ane' filmetan, zein Lara Izaguirreren 'Nora' lanean, bertan protagonista da. Ilustrazioaren munduan ere lan egin du hainbat konpainiarentzako antzerki-kartelak eginez, bideojokoen artea, antzerki obrarako bisualak edo jaialdi ezberdinetako kartelak egin ditu; Zinemakumeak gara! (2021), Zinegoak edo Durangoko Azoka (2020), besteak beste.

Abesti bat:

Merina Gris-en '90'

Musika talde bat:

Vetusta Morla

Aldizkari bat:

NOIZ agenda

Antzezlan bat:

Estreinatu berri ditugun 'Yerma' edo 'Altsasu'

Liburu bat:

'La Anguila' (Paula Bonet), 'Janis Joplin' (Uxue Alberdi) eta 'Los combatientes' (Cristina Morales)

Ilustrazio liburu bat:

'Lohia' (Maite Mutuberria) eta 'Momentos estelares' (Flavia Banana)

Liburutegi bat:

ANTI edo Louise Michel, Bilbon