Astero-astero, igandez, familia bat mahaiaren bueltan biltzen da bazkalorduan. Menua astero-astero berdina da: oilasko errea. Amak prestatzen du jatekoa mimoz, eta, astero-astero moduan, labetik ateratzerako inork nahi ez dituen soberakinak baino ez dizkiote uzten etxeko aitak eta seme-alabek: oilasko hegalak. Hala bada, jatearen jatez, ama ondoezik sentituko da egun batean, eta hegalak ere haziko zaizkio. Bidaia bat abiatuko du orduan, hegan askatasunera.

Aspalditik buruan zebilkion ideia batetik abiatu da Eider Rodriguez (Errenteria, Gipuzkoa, 1977) idazlea Oilasko hegalak (Erein, 2020) lanari ekiteko. Irudiak Arrate Rodriguez (Errenteria, Gipuzkoa, 1984) ahizpa eta diseinatzaile-ilustratzaileak jarri dizkio elkarrekin egindako album ilustratuari. Errenteriako ahizpek batera egiten duten bigarren lana dute honakoa, eta onartu dute oso modu "naturalean" eta "konfiantza osoz" aritu direla. Ez da izan anai-arreben arteko ika-mikarik ez eta tentsiorik, hortaz. Kasuon, ahizpek elkarri gehiegi behartu gabe.

Aldebiko helburua Oilasko hegalak haurrentzako literatura gisa sailkatzen den arren, etxeko kide desberdinek irakurtzeko lana osatu dute Rodriguez ahizpek. Izan ere, halako album ilustratuak gurasoen konpainian irakurri ohi dira, eta idazleak adierazi duen moduan "irakurketa konpartitua da, eta sor-tzen dituzten irudiak, beraz, ere bai". Egoera hori aitzakia hartuta, eta istorio beretik abiatuta, irakurle desberdinengan efektu desberdinak bilatu dituzte: "Haur batek abentura ikusi dezakeen lekuan, gurasoek askapen prozesu bat ikusi dezakete", azaldu du Eiderrek. Edonola ere, modu zuzenean edo zeharkakoan, familiako rolei buruzko gogoeta piztuko du liburuak irakurlearengan.

Hain zuzen ere, askatasunera bidaia hasiko du liburuko amak hegalak hazten zaizkionean. Platereko arrastoak jatera kondenatuta egon ostean, egoerari buelta ematen saiatzen da "txarretik ona ateratzeko", eta zerura salto egitearekin batera aldaketa etorriko da, bere aldartean, izaeran edota bizitzeko moduan. "Fenixa bezala, errautsetatik sortuko da mundua korri-tzeko". Amak ez ezik, etxekoek ere jarrera eta ikuskera eraldaketa bat izango dute amarekiko eta, nolabaiteko "katarsi domestikoa" gertatuko da, alegia.

Elkartrukea ardatz Haurrentzako albumetan bi diziplinen arteko elkarren osagarritasuna beharrezkoa dela azpimarratu du Arratek: "Batak ez du bestea gabe funtzionatzen; irudiak testuari, eta testuak irudiari ematen dio". Aurrena, ipuina sortu zuen Eiderrek eta ilustrazioak pintatu zituen Arratek, ondoren. Irudien arabera testua ere aldatzen joan egin dela azaldu dute, bakoitza bere aldetik aritu den arren, norantza berean. Idatzizko istorioa "soila" dela esan daiteke, ez horregatik garrantzirik gabekoa, eta irudiek testuan esaten ez dutena osatzen dute. Esan daiteke, beraz, elkarrekin ondutako dute lana dela aurkeztu berri dutena.

Elkarrekin, baina ez batera. Arrate Mexikon egon baita proiektua eskuartean izan bitartean. Itsasoz beste aldeko herrialdeak, zalantzarik gabe, bere aztarnak utzi ditu album ilustratuan: "Arrate Mexikon izateak ez du oztoporik eragin sortzerako orduan, eta, aldiz, irudiak Mexikoz bustita egotea ekarri du", azaldu du Eiderrek, eta Euskal Herrian egin izan balitu bestelakoak izango liratekeela iradoki du. Bere aldetik, Arratek, honakoa erantsi du: "Pinta-tzeko duzun tokiko argia oso garrantzitsua da, argi horrek koloreak busti eta baldintzatzen baititu ilustrazioak". Estimuluez ere mintzo da irudigilea, inspirazio bihurtzen baitira sor-tzailearentzat eta irudietara eramaten direlako, era kontzientean zein inkontzientean. "Nire estiloa, berez, koloretsua da eta kasu honetan, are eta koloretsuagoa izan da". Keinuak ugariak dira Ameriketako herrialdeari: jatekoak, eszenetako elementuak, loreak€

Haurrak mugarri Elkarrekin egiten duten bigarren lana da honakoa. Aurrekoa ere haur eta gazte literaturako lana izan zen: Nikoleta eta gaua (Elkar, 2008). Oraingoan, baina, adierazi dute Oilasko hegalak izeneko proposamenean formatu bereziagoa dela.

Arrate Rodriguez beste esparru batzuetan aritu da diseinatzaile eta ilustratzaile modura orain arte; bereak dira, esaterako, euskal egileen hainbat liburutako eta diskotako azalak. "Exigentea" deritzo Arratek haur eta gazte literaturako istorioak ilustratzeari, izan ere, irudian jartzeko elementuak ohi baino arreta handiagoarekin neurtu behar dira, baita sinbolismoa bera ere. Ahalegin handia izan dela aitortu du, eta era berean, Euskal Herrian, bederen, ekonomikoki konpentsatzen ez duen diziplina dela gaineratu du. Ez du, horratik generoan segi-tzeko ideia guztiz albo batera utzi.

Kontrara, Eiderrek haurrentzako eta gazteen-tzako egindako literaturan egina du nolabaiteko bidea. Hain zuzen ere, sail horretako Euskadi Saria irabazi zuen Santa Familia (Ikastolen Elkartea, 2017) komikiarekin 2018ko aldian.