Arriaga Antzokiak 'Bidasoatik harago' errezitala jasoko du
Ekitaldia foyerrean izango da azaroaren 18an, 19:30ean
Datorren asteartean, azaroaren 18an, Arriaga Antzokiak ekitaldi berezi bat jasoko du. Bertan izango dira Xabi Solano eta Jon Garmendia 'Bidasoatik harago' errezitala eskaintzen. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da foyerrean.
Xabi Solano eta Jon Garmendia 'Txuria'-k 30 urte daramatzate elkarrekin sortzen: Xabik musika sortzen du eta Jonek hitzak idazten ditu. Ibilbide luze horretan, 250 kantutik gorako bilduma osatu dute elkarrekin, Etzakit, 4itzal edo Esne Beltza musika taldeetan, besteak beste. Harreman artistiko oso erraz eta jarraitua da, eta harreman horretan zehar, bakarkako proiektuak tartekatu dituzte edo beste artista batzuen proposamenetan parte hartu dute.
Orain, Solanok eta Garmendiak beste proiektu bati ekin diote elkarrekin: Bidasoatik Harago du izenburua eta bat dator Xabi Solanoren abesti ezagunenetako baten izenburuarekin, zeina 2016an argitaratu baitzuen Erenotzu izeneko albumean. Bere kantu zaharretako bati egindako keinu horretatik harago, Solanok eta Garmendiak orain egiten duten proposamena ikuskizun berri bat da eta, haren bidez, zentzumenak eta emozioak piztu nahi dituzte. Helburu horrekin iritsiko dira asteartean, azaroaren 18an, Arriaga Antzokira.
Errezitalaren proposamen formalari dagokionez, publikoak, alde batetik, Arriagako foyerrak beti eskaintzen duen giro atsegin eta intimistan gozatu ahal izango du duoak interpretatuko dituen abestiez. Bestetik, Jon Garmendiak ipuin laburrak eta poemak errezitatuko ditu, Xabi Solaren trikitixaren eta gitarraren akonpainamendu musikalarekin edertuta. Eskaintza soil bat da, gai sakonagoei buruz hitz egiteko eta abesteko: herriaz, kulturaz, historiaz, desirez, ametsez eta maitasunaz. Hegoaldetik iparraldera eta iparraldetik hegoaldera Bidasoa ibaian barrena, Solanok eta Garmendiak entretenimendu aberasgarri bat eskainiko digute hitzekin eta musikarekin jolasean arituta.
Temas
Más en Cultura
-
40 años del caramelo envenenado de The Jesus and Mary Chain
-
El Papa León XIV elige sus cuatro películas favoritas en un encuentro con personalidades del cine
-
“El folclore, en mi caso la jota, es tan puro y está tan presente porque lo llevamos todos dentro”
-
Leâo: “Mi último disco es, además del más portugués de mi carrera, tan poético como político”