Bihar hasiko da Lied Arriagan zikloko hirugarren edizioa
Asteazken honetan, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Arriaga Antzokiko foyerrak hasiera emango dio 'Lied Arriagan' zikloko hirugarren edizioari. Zikloko lehen emanaldia Irene Mas Salom mallorcar sopranoak eskainiko du, Malcolm Martineau maisu pianista lagun duela. «Life Victoria Barcelona» Lied jaialdiaren lankidetzari esker egin ahal izango da errezitala.
Kontzertu honetarako, Mas Salomek eta Martineauk Frantziako kulturaren eta gizartearen eragin zuzena duen programa bat prestatu dute, zalantzarik gabe, interpretatuko dituzten piezen egileentzat erreferentzialak izan baitziren. Hori da, besteak beste, Baltasar Samper eta Jaume Mas Porcel balio handiko konpositoreen kasua: guztiak ere Mallorcan jaioak dira eta, egun, ez dira oso ezagunak oraindik. Irene Mas Salomek eta Malcolm Martineauk egile horien obretako batzuk aurkeztuko dizkigute beren emanaldian, non Frederic Mompou egile katalanaren konposizio adierazgarri batzuk ere berreskuratuko dituzten, hark ere lotura artistikoa baitu Frantziarekin. Azkenik, errezitala C. Debussyren «Fêtes galants I» eta Poulencen «Fiançailles pour rire» zikloekin osatuko dute, besteak beste.
Irene Mas Salom arduratu da programa hau prestatzeaz, bere ibilbidean lagun izan dituen eta, hainbat arrazoi direla eta, bere ibilbideren punturen batean mugarri izan diren egileak hautatuz. Salomekin batera, sentsibilitate handiko pianista bat izango dugu, Malcolm Martineau britainiarra, ahots-errepertorioari buruz duen ezagutza sakonagatik eta hainbat musika-estilotara egokitzeko duen gaitasunagatik ezaguna dena. Ohiko pianista da kontzertu-areto onenetan eta, oraingoan, hemen gozatu ahal izango dugu bere emanaldiaz, Arriaga Antzokian.
Lied Arriagan zikloa
Arriaga Antzokiak Lied Arriagan zikloaren hirugarren edizioa antolatu du 2025eko urtarrila eta ekaina arterako. Irene Mas Salom eta Malcolm Martineauren kontzertua Arriaga Antzokiak ziklo horren baitan programatutako bost kontzertuetatik lehena da; hurrengoa otsailaren 26an izango da, Josep-Ramón Olivé baritonoaren eta Francisco Poyato pianistaren emanaldiarekin. Bi hilabete geroago, apirilaren 23an, Inés Lorans sopranoaren txanda izango da, Rubén Fdez. Aguirre pianoan lagun duela. Maiatzean, hilaren 27an hain zuzen, eta, berriro ere, Fdez. Aguirreren parte hartzearekin, Laura Brasó sopranoak eta Mikel Uskola kontratenorrak errezitala eskainiko dute foyerrean. Eta jada ekainean, hilaren 18an, Lied Arriagan zikloari amaiera emango dion kontzertua egingo dute Nuria Rial sopranoak eta Rubén Fdez. Aguirrek berak, zeinak elkarlanean baitihardu Arriaga Antzokiarekin ziklo hau burutzeko.
Temas
Más en Cultura
-
Amaia Vargas, Ernesto Santos y Joseba Solozabal, nuevos acrósticos de Bilbao
-
Creatividad sin filtros en BilbaoArte: los artistas muestran el alma de sus procesos
-
ETS publica el disco en vivo de sus históricos conciertos en el BEC
-
Deklibe, los ganadores del III Musika Km0, editarán disco en septiembre