Patri Urkizu euskal idazlea 78 urterekin hil da
Lezoko ikertzailea gaixotasun baten ondorioz hil da, euskal literatura eta kulturari eskainitako bizitza baten ondoren
Patri Urkizu euskal idazle, ikertzaile eta irakasle lezoarra 78 urterekin hil egin da asteazken honetan gaixotasun baten ondorioz. Filologia Erromanikoa ikasi zuen Salamancan eta Euskal Filologiako doktoregoa lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.
1989an Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten eta kargu horretan egon zen 1997 arte. Gainera, Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendaria izan zen ere.
Hainbat unibertsitateetan izan da irakasle, hala nola, UTG-n, Bordeaux III Michel de Montaigne-n, eta Madrideko UNED-n euskara eta euskal literatura munduratzearen hedapenean paper garrantzitsu bat izanik.
Temas
Más en Cultura
-
El Bellas Artes abre de forma excepcional su nuevo atrio el 24 de junio con una jornada de puertas abiertas
-
El Guggenheim nombra a Florence Ostende directora de Programas y Contenido Artístico
-
El alma minera de 'Mitoaroa III'
-
Arrieta prepara la primera Bienal de Arte Contemporáneo con un recorrido artístico por sus calles