Gaur hasi eta datorren igandera arte, La comedia de los errores izeneko antzezlana ikusi ahal izango da Arriaga Antzokian. Bilboko agertokiaren tauletan Pepón Nieto, Antonio Pagudo, Fernando Soto, Rulo Pardo, Avelino Piedad eta Esteban Garrido egongo dira.

William Shakespeareren katramila benetan dibertigarria da, Albert Boronaten bertsioarekin iritsiko zaiguna, zeinetan ingeles bardoaren berbaldian murriztearen alde egin baitu, antzezlanaren muinera joateko, testu oso arin bat eraikitzea lortuz, interpretazio-jokoa indartuz eta erritmo bizi bati bide emanez. Andrés Lima arduratu da zuzendaritzaz, eta bere proposamen eszenikoa antzezleen banako interpretazioak zein taldearen energia bultzatzera bideratuta dago. Emaitza muntaia benetan dibertigarri bat da, akatsez eta nahastez josia, zeinak, zalantzarik gabe, komikotasun handia ematen baitiote antzezlanari.

La comedia de los errores antzezlana heriotza epai batekin hasten da, eta dena festa bihurtuko da akats baten ondorioz. Akats baten ondorioz, bikotea aldatu genuen, zuzen geundelakoan eta, akats baten ondorioz, kartzelan amaitu genuen, zintzoak ginela uste bagenuen ere. Akatsetatik ikasi egiten dugu, baina akats bat da hori pentsatzea gure nahia hutsik ez egitea bada.

Akats eta hutsegiteen segidaren bidez, ikusleek gonbidapena jasotzen dute, akatsaren kontzeptua bera zalantzan jar dezaten, haren aurkako kontzeptua izango litzatekeenari dagokionez, hau da, zentzu onari edo egiari dagokienez. Izan ere… Zer da egia? Zein da «egia» deitzea adostu genuen horren guztiaren jatorria? Non oinarritzen dira erantzun zuzenak? Ez al da, bada, hutsegitea galdera horien guztien erantzuna? Zer lirateke egia eta zuzentasuna, hutsegiterik ez balego? Existituko al lirateke halakotzat? Egia eta zuzentasuna existitzen dira gezurra eta hutsegitea ere badirelako, ez bailukete zentzurik aurkakoaren posibilitaterik ez balego. Eta, noski, hutsegiteak komedia elikatzen du. Hasiera batean, egiazkoa eta zuzena den horrek laua dirudi eta, horretaz, aspergarria… baina akatsak egoera zentzugabeak eragiten ditu eta joko handia ematen dio La comedia de los errores antzezlanari.

Sinopsia

Efeson gaude: hirian nonahi daude tranpatiak, begiei engainatzeko gai diren magoak, zuhurtasuna nahasten duten azti ilunak, gorputza itxuragabetzen duten sorgin hiltzaileak, iruzurtiz mozorrotutako alprojak eta bekatari libertinoak. Antifolo eta Dromio Sirakusakoak (egun Sizilian dagoen antzinako Greziako hiria), ugazaba eta morroia, hirira iritsi dira beren anaia bikien bila.

Bi palindromo-bikoteen aita ere Efesora iristen da: paperik gabeko atzerritarra izateagatik atxilotzen dute portura iritsi bezain laster eta heriotza zigorra jartzen diote. Semeak aurkitzea du salbatzeko modu bakarra. Antifolo eta Dromio Efesokoak (antzinako Greziako hiria, egun Turkian dagoena) hirian bizi dira, bere anaia sirakusarrekin nahasten dituztela. Luciana eta Adriana, azken horien bikotekideak, lehenak diran euren senarrak anaiekin nahasten. Hortik aurrera, akatsak gertatzen dira aspaldiko zordunekin, bitxiak okerreko eskuetara heltzen dira, kitatu gabeko zorrak daude…. horiek, pixkanaka gure pertsonaiak deabrutzen dituzte, exorzista baten beharra izatera iristeraino. Dena gero eta gehiago korapilatuko da, akatsa akatsaren gainean, harik eta, ez moja, ez birjina ez den Ama abadesa bat agertu arte. Orduan bihurtzen da hondamendia festa.