Larunbat honetan, urriak 15, Sleepwalk Collective & Christopher Brett Baileyren 'Psychocrama' izeneko ikuskizunaren estreinaldia Euskadin egin zen Bilbon, BAD– Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan.
“Psychodrama” Christopher Brett Bailey idazle, interprete eta musikari kanadarrak eta Sleepwalk Collective eszena-konpainia esperimentalak sortu eta interpretatutako lehen pieza kolaboratiboa da. Pop exorzismo kultural moduko bat da, marrazki bizidunen basakeriari eta kontakizunen ahalmen korrosiboari buruzko ikuskizun itsaskor eta iheskorra.
Sleepwalk Collective konpainia sarituak 2006tik zuzeneko artea eta antzerki esperimentala egiten ditu Espainian eta Erresuma Batuan. Antzezpen intimoak sortzen dituzte ohiz kanpoko antzerki eta guneetarako, kultura herrikoiak, giza jiteak eta teknologia berriek eragiten dieten liluratik abiatuta. Beren lanetan, testu gogoetatsu eta poetikoak eta estetika zaindua uztartzen dituzte, zeinak soinu- eta argi-diseinu trinko eta hipnotikoz lagunduta egoten baitira.
Christopher Brett Bailey idazlea, musikaria, sortzaile eszenikoa eta interpretea da. Londresen bizi da. ‘This Is How We Die’ lanarekin debutatu zuen, eta oso iruzkin onak jaso zituen. Arches Brick Award eta Off West End Award sariak jaso zituen (bigarren hori, tradizionaletik ihes egiten duten ekoizpenen kategorian).
Jaialdiak proposamen abangoardistez beteta jarraituko du urriaren 23ra arte.
Prentsarako eskuragarri dauden Zinemaldiko material guztiak esteka honetan kontsulta daitezke.