Síguenos en redes sociales:

Eider Peréz eta Ane García, Hi(ZKI)bridoak bekaren garaile

Emakume erreferenteen urritasunaren ideia mito bat dela defendatuko dute euren proiektuan

Euskararen Etxeak antolatutako euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntzaren lehen deialdian Eider Perez Martinezek eta Ane Garcia Lopezek aurkeztutako egitasmoa suertatu da irabazle. Erreferenteak behar ditugu, biba erreferenteak! izenburupean aurkeztuko egitasmoak “euskal (emakume) erreferenteen urritasunaren ideia mito bat dela” adierazi nahi du, “ahanzturak pisu handia duela”.

Horretarako, bere proiektua jorratzeko hainbat diziplina eta adierazpide uztartuko dituzte; tartean, spoken word, poesia eta musika. “Emanaldi honetan, euskaraz sobera baliatu ez den formatu bat izango da ardatza: ingelesez spoken word eta euskaraz hitz esana dei litekeen hori”.

Hautatutako lan horrek 3.000 euroko ordainsaria jasoko du, eta lehenengo emanaldia 2022ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaini beharko dute. Bost kidek osatuko dute epaimahaia: Eneko Sagardoy aktoreak, Lutxo Egia idazleak, Haizea Barcenilla arte-kritikariak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak.