Astearte honetan, azaroak 16, 'A School for All of Us' izeneko film luzearen Estatuko estreinaldia jasoko du BBK Aretoak. David Fernández Grañak zuzendutako filmak Zinebi jaialdiaren barruan antolatutako Bertoko Begiradak - Miradas desde Euskadi euskal ekoizpenari eskainitako sailean estreinatuko da.

Fernández Grañak eta Amaia Maguregui argazki-zuzendariak aurkezten dituzte beren pelikulan Bosnia eta Herzegovinan aurkitutako hezkuntza jardunbide egokien adibideak. Gerra garaian eta gerra ostean, irakaskuntza-prozesua gehienetan bosniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak bereiziz egin da, etniaren ikuspuntutik garatutako ikasketa-planak eta testuliburuak oinarri hartuta.

Bi euskal zinemagileek hiru hilabete eman zituzten Bosnia eta Herzegovinan bidaiatzen, hezkuntza publikoaren sistema zaharkitu eta segregatzaileari alternatiba bat eskaintzen dioten irakasleak, eskolak eta komunitateak ezagutzeko.

Dokumentala irismen handiagoko hezkuntza-ikerketako proiektu baten parte da, eta 2022an argitaratuko da film dokumental gisa “Cien lenguajes: un viaje por Europa de un año y medio” izenburuarekin. 2018ko urritik 2020ko martxora Alemanian, Italian, Kroazian, Bosnia eta Herzegovinan, Albanian, Bulgarian eta Errumanian zehar egindako hezkuntza-proiektuak aurkitzeko bidaiari buruzko dokumentala da hau.

BERTOKO BEGIRADAK - MIRADAS DESDE EUSKADI

Euskal ekoizpen berrienak babestu eta ikusgarritasuna emateko sail honetan, honako film dokumental hauek ere estreinatuko dira bihar Bilbon: “Fantasía” (Aitor Merino, 2021), “Boca ciega” (Itziar Leemans, 2020), “Bolante baten historia” (Iñaki Alforja eta Iban Toledo, 2021) eta “Norberaren gela ”Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey, 2021).

Hurrengo film laburrak ere proiektatuko dira Azkuna Zentroko Auditorioan: “Unicornio” (Irati Gorostidi, 2021), “La que ama” (Itziar Orbegozo, 2021), “Hormak” (Mikel Uralde, 2021), “Rotor” (Ainara Elgoibar, 2021), “La caída del vencejo” (Gonzalo Quincoces, 2021) - Cannes-en estreinatua eta Cinéfondationeko Queer Palm-arekin saritua - eta “Heltzear” (Mikel Gurrea, 2021), Veneziako Jaialdian estreinatua.

SAIL OFIZIALA

Nazioarteko Film Labur Lehiaketak urteko animaziozko film laburretako bat aurkeztuko du hilaren 16an Azkuna Zentroan: “La Bestia” ekoizpen txiletarra (Hugo Covarrubias, 2021). Filma, benetako gertaeretan oinarrituta, Pinocheten diktaduran polizia sekretu baten bizitzan sartzen du ikuslea. Erresuma Batuko eta Belgikako zinemagileek arratsaldeko zortzietan hasiko den saioko film laburruak aurkeztuko dituzte.

ZIFF - Zinebi First Film dagokionez, Natalie Morales aktorea zuzendari gisa aritzen da lehengo aldiz “Language Lessons” filmean, iazko Berlinalean estreinatua, eta SXSW jaialdi estatubatuarrean publikoaren saria jaso zuena. Moralesek berak antzeztu zuen - Gotham sarietarako izendatuta dago lan honegatik, Aktore Errebelazio Onenaren kategorian - Mark Duplass Estatu Batuetako aktore indie komiko ospetsuarekin batera.

Gainera, ZIFFren barruan, hilaren 16ere estreinatuko da Estatudan “Faya Dayi”, Suitzako Visión du Réel eta Canadako Hot Docs jaialdietan saritutako dokumentala, Jessica Beshirek zuzenduta. “Faya Dayi” Etiopian dago girotuta, eta ikus-entzunezko proposamen bikain eta landu batean islatzen du estupefaziente baten merkataritzak dakarren gizarte baten pobretzea, khat delakoa alegia.