Xabier Amurizaren eskutikBilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatu ohi duen Klasikoen irakurketa jarraia aurten 14. ediziora heldu eta Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae izan zen bertako protagonista nagusiaLinguae Vasconum Primitiae. Horretarako, Xabier Amuriza bertsolariari XVI. mendean idatzitako poemak atontzeko eskatu zioten, ahapaldiak kantutegi formatura egokituz eta bertsoak euskara batuan jarriz. Horren emaitza da atzo aurkeztu zuten liburua: Etxepare, jalgi hadi batura.