Bilbao BBK Live Udazkena eserlekurik gabeko lehen jaialdia Euskal Herrian izango da pandemia hasi zenetik. Bilboko Udalaka gogorarazi duenez, ostegun honetan 19:30ean hasiko da Miribillan eta The Hives, Mando Diao eta Rodrigo Cuevas lideratuko dute lehenengo txanda. Horrela, Kobetamendiren arima berreskuratuko da Bilbon bertan.

The Hives taldea eta beren rock-indie abesti arrakastatsuen zerrenda luzea izango dira buru zikloaren lehenengo egunean; horiekin batera, dantzaldi-giroko Novedades Carminha taldea arituko da, eta hurrengo diskoaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte agertoki gainean, hala nola estreinatu berri den Tu Cara singlea; eta, azkenik, Venturi madrildarren gitarra sutsuak izango ditugu ikusgai eta entzungai, ohikoa duten harrotasunez.

Ostiralean El Columpio Asesino taldearen elektro-punk alternatiboarekin hasiko dira kontzertuak;

bigarrenik, musikari handiz osatutako León Benavente taldea arituko da; eta, gaua bukatzeko, Suediako Mando Diao taldearen rock-fusioaren txanda izango da. Rodrigo Cuevasen neo-folklorea izango da protagonista musika-zikloaren lehenengo txandaren amaierako festan; horrekin batera, Maria Arnal i Marcel Bagésen xamurtasun onirikoa eta Omago euskaldunak arituko dira. Azken horiek Nacho Vegas ikonikoarekin kolaborazioa egin zuten Ningún Ser azken singlean.

Bilbao BBK Live Udazkena zikloaren bigarren erdia azaroaren 11tik 13ra izango da, eta klasikoak berrikuntzekin eta artista berriak izar ospetsuekin uztartuko dira, nola Caribou, ZETAK eta Gazzi, hala Teenage Fanclub, Dorian, Rigoberta Bandini, Mastodonte, Uniforms edo Bulego.

Bilbao BBK Live Udazkena musika-ekitaldian hemezortzi artista bilduko dira Miribillako Bilbao Arena enblematikoan, zuzeneko musika sustatuta eta betiere osasun-egoerak eskatzen dituen rebentzio-neurri guztiak bermatuta, kultura segurua izango den gune bat sortuko baitugu. Maskara momentu oro erabili beharko da.

Bilbao BBK Live Udazkenaren antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkio Bilboko Udalari, babesleekin eta erakunde laguntzaileekin batera ekitaldi hau posible egiten dutelako.