Gaur goizean, abuztuak 19, Arriaga Antzokiak azken orduko aldaketa bat ezagutarazi egin du bere programazioan. Abuztuaren 25, 26, 27, 28 eta 29an antzeztuko zen 'Muerte de un viajante' izeneko obra bertan behera utzi egin da antzezleetako baten osasun-arazoak direla eta. Horren ordez, Arriaga Antzokiak Antígona izeneko obra eskainiko du.

Bertan behera utzitako ikuskizun honetarako sarreren zenbatekoa gaurtik aurrera itzuli egingo da sarrerak erosi ziren bide beretik, hau da, automatikoki Interneten bidez erosi dituztenentzat eta antzokiaren leihatiletan gainerako kasuetan.

ANTÍGONA, ABUZTUAREN 27TIK 29RA

Azkenengo orduetan, Arriaga Antzokiak gogor lan egin du, bere publikoari eta Bilboko hiriari beste aukera bat eskaintze aldera; zorionez, David Gaitánen Antígona obraren programazioa iragar dezakegu, zehazki, abuztuaren 27, 28 eta 29rako. Hiru emankizunak hasiko dira arratsaldeko 19:00etan eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

David Gaitán egile eta zuzendari mexikarrak indarraldi osoko muntai bat proposatzen du, Irene Arcos eta Fernando Cayo lehenengo mailako bi interpreteak dituena protagonistatzat. Obrak, besteak beste, demokrazia, boterea, informazioa eta informaziorik eza eta gorroto-hitzaldiak ezkutatzen dituzten mozorroak jorratzen ditu. Hau da, laburbilduz, gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu. Clara Sanchisek, Elias Gonzálezek, Isabel Morenok eta Jorge Mayorrek Antígonaren aktoreen zerrenda zoragarria osatzen dute. Lehendabizi, egileak Mexikon aurkeztu zuen obra hau eta, gerora, Espainiako Estaturako egokitu egin zuen, testuan beharrezko aldaketak egin ostean (aditz-joko eta esamoldeetatik azentu diskurtsiboetaraino), betiere aretora joaten direnekiko komunikazio boteretsua lortzeko. Méridako Antzerki Jaialdian eta, gero, Madrilen, Teatro Españolean, lortutako arrakastek orain Bilbora heltzen den produkzio hau bermatzen dute.