BILBO. Yohnattan Migot, Iratxe Díaz eta Paula López izan dira EIA21 enpresak martxan jarritako EIA21 Arte Lehiaketaren lehenengo edizioko irabazleak. Irabazleen lanak EIA21 enpresaren bilego nagusietan egon dira ikusgai, Erandion. Lehenengo saria 3.500 eurokoa izan da, bigarrena 1.500 eurokoa eta hirugarrena, aldiz, 1.000 eurokoa.

Urte hasieran hasi zen EIA21 enpresa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arte Ederren Fakultatearekin lankidetzan, bere Arte Lehiaketaren 1. edizioa antolatzen, obren sorkuntza eta hedapena ohiko esparru akademikotik eta artistikotik kanpo sustatzeko eta industria sektorea, ingeniaritza eta artea erakusketa bakar batean bateratzeko xedearekin. Parte hartzea handia izan da, arrakastatsua, eta enpresak 106 pintura lan, argazki€ jaso ditu. Horietatik 50 hautatu zituen, eta bulegoetan egon dira ikusgai.

"Aurreikusia genuen hautatutako lan guztiak gure bezeroei erakustea, gure bulegoetara antolatutako hainbat bisitaldiren bidez, baita ikasleei eta, oro har, publikoari ateak zabaltzeko eguna antolatzea ere. Tamalez, ezin izan dugu bete zuek lanak presentzialki ikusteko nahia", azaldu du EAI21 ingeniaritza enpresako CEO Ramón Menéndez de Luarcak.

Hala ere, kontuan hartuta Arte Ederretako ikasleen harrera ona, enpresak erabaki zuen egungo egoerara egokitzea eta lehiaketako sariei eustea, nahiz eta lanak beste modu batera sustatu behar diren."Lanen katalogoa egin genuen eta gure webgunean argitaratu, 5 lan bozkatzeko inprimakiarekin batera. Parte hartzea handia izan da. Aldi berean, gure bezeroei igorri genizkien katalogoa eta bozkatzeko inprimakia", zehaztu du Menéndez de Luarcak.

"Espero dugu etorkizunean beste lehiaketa batzuk antolatzea, egoera normal batean, ilusio handiz prestatuta genituen jarduerak gauzatu ahal izateko. Halaber, jakinarazten dugu saritutakoez gain, enpresak lau lan gehiago erosi dituela bere kontura".