DONOSTIA. Koronabirusaren pandemiak eragindako alarma estatua dela eta hiru hilabete luzez jarduerarik gabe egon ondoren, Donostia Kulturak 1.400.000 euroko inbertsioa egin du udako programazioan, konkretuki uztailean eta abuztuan. Inbertsioaren euro bakoitzak tokiko ekonomiara isuritako 2,5 euro eman ditu: 800.000 euro sortzaileentzat izan dira, eta 520.000 ekoizpenerako (teknikariak, eszenako profesionalak, aretoko laguntzaileak, etab.).

GUSTU GUZTIETARAKO PROPOSAMENAK

Programazio artistikoari dagokionez, hasierako zero galan, osasun-kolektiboaren omenez, uda "desberdin" bati eman zitzaion hasiera, baina programazio zabalarekin, 26.000 sarrera saldu ziren.

Arte Eszenikoen arloan, 20 ikuskizun izan dira, 70 emanaldirekin, Victoria Eugenia Antzokiaren eta Antzoki Zaharraren artean, tartean lau erabateko estreinaldirekin. Azpimarratzekoa da gazteenek euskarazko antzerki proposamenei emandako erantzun sutsua, besteak beste sarrera guztiak saldu dituztenak: "Txanogorritxotik otso emera", Aitziber Garmendiarena, eta Jon Plazaolaren "irabazi" eta "Rita"

Zinemaren arloan, ekainaren 22an, 23an eta 24an Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Arloak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen eta Zinemaren Erakusketa egin zen Antzoki Zaharrean. Erakusketa horretan hiru dokumental proiektatu ziren: Itzali argia eta ikusiko duzu (2020), Ernest Lluch, aske eta ausart (2020) eta Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020)

Musika programazioari dagokionez, ekainean hasi zen Zea Mays, Lou Topet eta McEnroerekin. Uztailean Jazzaldiarekin jarraitu zuen. Ekitaldiak bere prozesuak egokitu behar izan zituen Donostiako udako lehen jaialdia izateko, eta publikoari musikarik onena eskaini ahal izatek. Gainera, 55. Jazzaldia aitzindaria izan zen Nazioarteko Jazzaldiari dagokionez. Bere ospakizuna eta programa iragarri zituen lehen jaialdia izan zen, bai Espainian bai Europan, eta % 100 aurrez aurre ospatzeaz gain.

Donostiako liburutegiek ekainaren 1ean ireki zituzten berriro ateak, hasieran mailegu-zerbitzurako eta mailegatutako dokumentuak itzultzeko soilik (kontuan izan behar da 37.000 liburu egon zirela beren irakurleekin batera gordeta). Hasiera lotsatia izan zen arren, baina udako hilabete hauetan berreskuratuz joan da; beraz, erabiltzaileen % 70 DK liburutegietara itzuli dira.