ABAO Bilbao Operak datorren urriaren 24an ekingo dio bere 69. denboraldiari. Aurtengo edizioan lirikaren historiako bost lan handi eskainiko ditu, musikaren bitartez antzemandako “sentimenduen bidaia” posible izan dadin. Zentzu horretan, segurtasun neurri guztiak aplikatu ditu ABAOk, eta, erakunde publikoekin zein antzoki lirikoen elkarteekin dabil elkarlanean, ekitaldi guztiak normaltasun osoz garatzeko asmoz.

Elkarte horien artean, Euskalduna Bilbao dago. Azken hau, gune seguru gisa identifikatua izateko beharrezko ziurtagiria eskuratzeko bidean dago, bertan emanaldiak eskaini ahal izateko. Dena den, ABAO balizko alternatibak diseinatzen hasia da, edozer gertatzekotan emanaldietara joateko pertsona guztien eskubideak defendatzekko (bazkide, babesle zein publikoaren eskubideak, oro har), beti ere, segurtasun-baldintza guztiak bete-tzen badira.

Urrian abiatuko den programari erreparatuz askotariko obrak iritsiko dira Bilboko eszenara. Adibidez, Rossini, Verdi, Saint Saens, Donizetti eta Pucciniren errepertorioko bi lan (L’elisir d’amore eta Tosca), oso ohikoa ez den opera bat (Samson et Dadila) eta bi estreinaldi (Il turco in Italia eta Alzira) egongo dira ikusgai zein entzungai Bilboko eszenatokietan. Gainera, Alzirarekin amaiera emango zaio Tutto Verdi Bilboko Elkartearen proiektu enblematikoari: katalogoko 30. lana izango da, eta horri gehituko zaio programa-amaierako Kontzertu Handia.

Gauzak horrela, bost zuzendari handiren bisita espero da denboraldi berrian: Christophe Rousset, Daniel Oren, Renato Palumbo, Oliver Diaz eta Yves Abel, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfornikoa eta Bilboko Opera Korua zuzentzeko; modu honetan, ABAOren ohiko hiru lankide horien euren errepertorioa zabaltzeko aukera izanen dute. Halaber, mundu osoko opera-antzokietan ezagunak diren 11 kantari egongo dira aurreneko aldiz, hala nola, Ainhoa Arteta, Teodor Ilincai, Paolo Bordogna, Sabina Puértolas, Anna Pirozzi, Ekaterina Semenchuck, Joel Prieto eta Elena Sancho Pereg.

Elementu horiek guztiak batuta, guztira 43 funtzio eskainiko ditu ABAO Bilbao Operak. 26 ohiko denboraldian, Euskalduna Bilbaon; eta gainontzekoak, haur eta gazteei bideratuta, Arriaga Antzokian, ABAO Txiki denboraldiaren barruan.

ABAO Txiki egitasmoari dagokionez, 4 ekoizpen burutuko dira, hainbat formatutakoak eta zenbait adinetarako, baina guztiek izango dute gauza bat komunean: estreinaldiak izango dira. Ikuskizun horietako hiruk eskoletarako saioak emango dituzte, 34 ikastetxetako 700 ikasleren partaidetzarekin. Horrekin batera, Beethoven Urtea ospatuko da aurten, estreinaldi baten bidez (El viaje de Ludi).

Azkenik, Opera eta + izeneko programa Gurutzetako Ospitalean sendotuko dela azpimarratu beharra dago. Bertan, nefrologia, pediatria, neonatologia eta onkologia arloetako paziente, senide eta osasun-langileek operaren inguruko jarduerak egiten jarraituko dute, tresna integratzaile eta terapeutiko moduan.

Obra handiak. Aurtengo edizioan lirikaren historiako bost lan handi eskainiko ditu Abao Bilbao Operak, musikaren bitartez antzemandako “sentimenduen bidaia” posible izan dadin. Zehazki, Rossini, Verdi, Saint Saens, Donizetti eta Pucciniren errepertorioko bi lan (‘L’elisir d’amore’ eta ‘Tosca’), oso ohikoa ez den opera bat (‘Samson et Dadila’) eta bi estreinaldi (‘Il turco in Italia’ eta ‘Alzira’) egongo dira ikusgai zein entzungai Bilboko eszenatokietan. Gainera, ‘Alzira’rekin amaiera emango zaio Tutto Verdi Bilboko Elkartearen proiektu enblematikoari: katalogoko 30. lana izango da, eta horri gehituko zaio programa-amaierako Kontzertu Handia.

Zuzendari ezagunak. Mundu mailako bost zuzendari handiren bisita espero da Bilbon opera denboraldi berri honetan: Christophe Rousset, Daniel Oren, Renato Palumbo, Oliver Diaz eta Yves Abel, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfornikoa eta Bilboko Opera Korua zuzen-tzeko.