"Faro" ikuskizuna Euskalduna Jauregian antzeztuko da apirilaren 23an
Eduardo Guerrero Cadizko bailaoreak "Faro" eskainiko du SO-LA-NA konpainiaren eskutik
BILBO. "Faro" ikuskizuna Euskalduna Jauregian antzeztuko da apirilaren 23an. Eduardo Guerrero Cadizko bailaoreak "Faro" eskainiko du SO-LA-NA konpainiaren eskutik. Sarrerak salgai daude 32 eurotan.
Cadizko Eduardo Guerrero bailaorea, generoko lehen mailako artista talde batek lagunduta igoko da eszenatokira, Javier Ibáñez (gitarra), Anabel Rivera (kantea) eta Samara Montañez (kantea), hain zuzen ere.
Ikus-entzuleek, 2017ko udan ikus-entzuleen aldetik harrera beroa jasoz Espainiako zenbait hiritara heldu zen bira baterako sortu zen itsasargiaren poesian inspiratuta dagoen ikuskizunaz gozatu ahal izango dute.
Azpimarratu behar da "Faro" ikuskizuna Teatro Realeko Flamenco Real zikloaren barruan aurkeztu dela SO-LA-NAren eskutik. Horrela, Flamenco Realek bere lekua aurkitu du Euskalduna Jauregiaren programazioan.
"Faro" argumentuzko gidoirik gabeko lana da, eta bertan, Cadizko bailaoreak flamenkoaren hainbat palotan duen trebezia erakutsi eta ikus-entzuleak txunditu egingo ditu, musika genero horretako abesti mitikoak bere ukitu pertsonalarekin bertsionatuz. Guerreroren dantzen dotoretasunak eta kolorez betetako jantziek aho zabalik utziko dituzte ikus-entzuleak, inor hotz geratuko ez den ikuskizunean.
Eduardo Guerrerok, nazioartean proiekzio handia duen flamenkoko prodigio berriak, 6 urte baino ez zituela hasi zuen ibilbidea dantzaren munduan. 2011tik bere ikuskizunetan aritu da lanean, eta 2013ean "Desplante" saria jaso zuen, urtero La Uniónen egiten den Festival Internacional del Cante de las Minas izenekoan, flamenko lehiaketarik garrantzitsueneko sari nagusia, hain zuzen ere. Orain Bilbora helduko da, bere ezaugarri diren teknika, zapateatua, birak eta dotoretasuna erakusteko.
Sarrerak eskuragarri daude jada www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan, 32 eurorengatik (kudeaketa gastuak barne).
Temas
Más en Cultura
-
Muere a los 61 años Steve Albini, icono del rock underground y productor de Nirvana
-
El Teatro Arriaga llevará a escena 'El fantasma de la ópera' esta Aste Nagusia
-
Bilbao se convertirá en la capital del blues el próximo mes de julio
-
Albert Pla añade ‘Bombas en Madrid’ al repertorio que presentará en el Bilbao BBK Live