Bilbo - Euskal gazte taldeak BilbaoArten inauguratu berri den Inkubagailuak erakusketaren inspirazio iturri izan dira. Hala azaldu zuten atzo Los Picoletos izeneko bikote artistikoak, Dante Litvak eta Fabro Tranchida artista argentinarrak osatutakoa.

Atzo inauguratu zen erakusketa, martxoaren 6ra arte izango da Bilboko Urazurrutia aretoan eta "Euskal Herriko pertsonaiak Buenos Airesko Los Picoletos hiriko beste bilaketa batzuetako pertsonaiekin lotzen dituen erakusketa da". Iaz BilbaoArten egoiliar izan ziren sei hilabeteetan, "kontrakulturako euskal panoramako nerabe asko elkarrizketatu zituzten, eta gauzak ikusteko istorio eta modu oso bereziak eman zizkieten", erakusketan islatu dituztenak.

Izenburuak bere aldetik, bi adiera dauzka. Lehenik eta behin, "super heroien ernaldia ematen den zientzia fikzioaren irudimeneko lekuari" egiten dio erreferen-tzia; eta bigarrenik, "gaur egungo gazteek punk filosofia gordetzeko ahaleginaren sinboloa" ere bada.

Modu horretan, inspirazio iturri dituzten komikietako inkubagailuek, "botereak eman edo zauriak sendatzen dituzte, oso erabilgarria izango litzatekeena skater eta punkientzat". Erakusketan, inkubagailu horiek hozkailu batzuekin irudikatzen dituzte, eta haien ikerketan parte hartu duten gazteen argazkietako batzuk jasotzen dituzte.

Bikote argentinarrak ondutako erakusketan argizarizko objektuekin egindako argazkiak jartzen dira elkarrizketan, modu horretan, "material horren eskain- tza zaharrera igortzen dute, Latinoamerikako elizetan ohikoak zirenak, gaur egun oraindik ere oso presente dagoen ohitura".

Izan ere, Dante Litvak eta Fabro Tranchidak azaltzen dutenaren arabera, birsortzeko gai diren inkubagailuekin bezala, "pieza batzuek aldare baten ideia iradokitzen dute, skate edo borroka egitean sortutako zauriak sendatzeko otoitz egin behar duena".

Hori da hain zuzen ere beren lanaren ezaugarri nagusia: Los Picoletosek "argazkigintzaren eta instalazioaren bidez formalizatzen dute beren ikerketa, gazte-identitate desberdinekin eta queer-punk eta skater kulturarekin lan eginez hari gidari gisa".

2015ean abiatu zuten Dante Litvak eta Fabro Tranchida artista argentinarrek beren proiektu bateratua. Eta hasieratik, skatearen, punkaren eta komikien eragina izan dute batez ere haien lanek, eta guztiek, "kultura ezberdinetako gazteekin lan egitea dute helburu, munduaz duten ikuspegi pertsonala nabarmentzeko".

Liburuaren aurkezpena Erakusketaren inaugurazioarekin batera, atzo Munstro gazteentzako gida praktikoa izeneko liburua ere aurkeztu zen. Bart Simpsonen bizi-tzarako gida izenekoan inspiratua dago, eta artistek lan egiteko erabiltzen duten ibilbidea eta materialari buruzko xehetasun gehiago ematen dira bertan. Horrez gain, itxiera ekitaldian, martxoaren 6an, Adrián Castañeda artista plastikoak performance bat egingo du. Bertan, atzo aurreratu zutenez, paella bat prestatuko du bere piezetako baten barruan, brontzezko koroa baten barruan, hain zuzen ere. Horretarako, "gas hornidura bat erabiliko du su emateko".

Los Picoletos argentinarrena, aurten BilbaoArten izango diren zor-tzi erakusketa nagusiketako lehena izango da, martxora arte luzatuko dena.