BILBO. Arriaga Antzokiak Virgina Woolfek idatzitako 'Mrs. Dalloway' antzezlanaren lau funtzio hartuko ditu. Lehenengoa gaur bertan izango da, urtarrilak 30, osteguna, egingo da eta hurrengoak ostiralean, larunbatean eta igandean izango dira. Funtzio guztiak arratsaldeko 19:30an izango dira azkenengoa, igandekoa, izan ezik. Funtzio hori arratsaldeko 19:00etan izango da.

Gaur egungo emakume antzezle errespetatuenetakoa eta txalotuenetakoa Arriaga Antzokiko eszenatokira itzuliko da, eta berarengan ohikoa den interpretaziorako indarrarekin egingo du. Mrs. Dalloway laneko antzezle talde zabalaren buru den Blanca Portillo da, eta berarekin batera antzezle bikainak arituko dira, Nelson Dante, Raquel Varela, Inma Cuevas, Zaira Montes, Gabriela Flores, Jordi Collet etaJimmy Castro, hain zuzen ere.

Emakumeen rola, errepresio sexuala eta ekonomikoa, feminismoa, merkantilismoa, bisexualitatea, medikuntza, hutsune existentziala, norberaren buruaz beste egitea... dira. Virginia Woolfen eleberri bikainak jorratzen zituen eta Michael De Cockek, Anna Maria Ricartek eta Carmen Portaceliksinatzen dutenmoldaketa honetan ere azaleratuko diren gaietako batzuk. Portaceli bera arduratzen da lanaren zuzendaritzaz.

Virginia Woolfek 24 orduko ibilbidea egiten du Clarissa Dallowayren bizitzatik, goizeanjaiki eta bere senarrarentzako festa prestatzen hasten denetik, gauean egingo den festaraino. Guztia egun bakarrean gertatzen da, eta trama denbora errealean bizitzen ari garela dirudi. Bere bizitzako parte izan ziren hainbat pertsonaia oroimenera etorriko zaizkio, eta ondoren, bere etxera etorriko dira, festarako. Eta bere buruan zeharegiten duen joan-etorri horretan, mundu berriaren aurrean begiak zabaltzen ari den gizartea erakusten zaigu. Mundu berri hori, aldi berean, deuseztatzen ari da.

Clarissaren azalean sartuta dagoen Blanca Portillok, bizimodu txepelean murgilduta atzera ez begiratzeari esker bizirik iraun duen eta itxuraz besteen mende bizi den emakume superfizialari ematen dio bizia. Beste emakume asko bezala, bere bizimodua besteak zoriontsu egitera zuzendu duen emakumea, bere bizitzan hartu dituen erabakietan berak benetan zer gura zuen kontuan izan ez duena, jende guztiak miresten duen emakume bikainaren ezaugarri guztiak betez. Emakume horren bitartez, egileak emakumeen rola azpimarratzen du eta errepresio sexualari eta ekonomikoari buruz verba egiten digu.