BILBO. Arriaga Antzokiak Alboka Folk taldearen kontzertua hartuko du hurrengo astelehenean, urtarrilak 20, arratsaldeko 19:30ean. Joxan Goikoetxeaburuk eta Alan Griffinek osatzen duten taldeak 25. urteurrena ospatzeko egiten aren diren birari amaiera emango dio kontzertu honekin.

Bere errepertorioan, Alboka Folk Taldeak,orain arte argitaratu duen "Lurra, ur, haize" azken diskoko abestiez gain, aspalditik zuzenean interpretatzen ez dituen aurreko lanetako melodiak ere eskainiko ditu. Alan Griffinekin (alboka, txirulak eta muxukitarra) eta Joxan Goikoetxearekin (akordeoia)batera, ohiko musikariak arituko dira, Xabi San Sebastianahotsetan eta gitarrarekin eta Juanjo Otxandorena bouzukiarekin, eta baita Iosune Marinere, bigarren gitarrarekin eta mandolinarekin.

Alboka Folk Taldea euskal folkaren talde sendoenetakoa eta esanguratsunetakoa da. Sortu zenetik abestiak eginditu -abestutakoak eta musika-tresnekin jotzekoak-, horietako batzuk euskal erromantze tradizionaletan oinarritutakoak, eta beste batzuk asmatu berriak, baina beti ere musika herrikoiari leial izanda.

Forma onean

Arriaga Antzokiak, oso une oneandagoen musika taldearen kontzertu berezia jasoko du. Duela pare bat urte "Lurra, ur, haize" bosgarren diskoa argitaratu zuten. Dantzen eta antzinako erromantzeen bila doanbidaiara eramango gaituzten 17 abesti jasotzen dira bertan. Baina Alboka Folk Taldea ez da gelditu, eta dagoeneko etorkizunari begira dago, eta buruan hainbat egitasmoditu. Bitartean, datorren astelehenean, Arriaga Antzokian, taldearen25. urteurrena ospatzeko birari amaitzeko unea helduko da.