BILBO. Hurrengo ostiralean, hilak 10, J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioak Bilboko Udal Musika Bandaren urteko lehen kontzertua hartuko du. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta Bilbao Musikak antolatutako Orkestrako Zuzendaritzari Buruzko IV. Topaketaren barruan dago. Kontzerturako sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Ikastaroa José Rafael Pascual-Vilaplanak Bilboko Udal Bandako zuzendari titularrak eman du eta Thomas Doss maisu austriarrak parte hartu du irakasle gonbidatu moduan. Guztira hamar bat zuzendari gazte aritu dira lanean aste honetan zehar Musika Bandarekin batera.

Kontzertura hurbilduko den publikoak, Giusepe Verdi, Vincent Persichetti eta Thomas Doss irakasle gonbidatuaren obrez gozatu ahalko du. Saio berezia izango da oso, Thomas Doss zuzendariaren parte hartzea izateaz gain, amaierako kontzertua zuzenduko duten bost finalistak aukeratuko baitituzte Udal Bandako irakasleek. Kontzertua bukatzean, irakasle gonbidatuak (Thomas Doss) eta okasiorako hautatutako bi musikari profesionalez osatutako epaimahaiak, laugarren edizio honetan parte hartu duten ikasle guztien artean irabazlea aukeratuko du, 2020-2021 denboraldian Azkuna Zentroko Atrioan eskainiko den kontzertu bateko zuzendari lanetan aritzeko aukera izango duena.

Guztira 57 pertsonek eman dute izena aurtengo edizioko bi modalitateetan parte hartzeko (46 aktibo gisa eta 11 entzule moduan). Jatorriari dagokionez, anitzak izan dira: Bizkaia, Burgos, Cantabria, Tarragona, Madril, Alacant, Valentzia, Murtzia, León, Ciudad Real, Castellon, Jaen, Granada, Sevilla, Pontevedra, Frantzia, Suitza, Belgika, Holanda, Italia, Portugal, Balear eta Kanaria Irlak. Azkenean, 10 zuzendari aktibo matrikulatu dira eta beste 11 entzule gisa. Ikastaroa urtarrilaren 7tik 10era garatu da Bilbao Musikako instalazioetan.

OHARRAK PROGRAMARI

Bilboko Udal Bandak 2016tik antolatzen dituen ORKESTRA ZUZENDARITZAKO IV. TOPAKETAK bukatu dira. Europako eta Latinoamerikako zenbait herrialdetako zuzendariak etorri dira. Aurreko edizioetan irakasle gonbidatuak izan ditugu, adibidez Johan de Meij, Jan van der Roost eta Franco Cesarini. Aurten Thomas Doss maisu austriarrak egingo digu bisita. Erreferente handia da bandako zuzendaritzan, konposizioan eta irakaskuntzan eta gaur egun Vienako Unibertsitateko irakaslea da. Ohikoa den moduan, gaurko kontzertua Bilboko Udal Bandako irakasleek maisu bat aukeratuko dute parte-hartzaileen artean, 2020-2021 denboraldian zuzendari gonbidatua izan dadin.

Kontzertuaren programa Franco Cesarini maisu austriarrak bandarako egindako transkripzio batekin hasten da. lana Giuseppe Verdik 1855ean idatzitako "I Vespri Siciliani" opera da eta 1282an Sizilian izandako gertaera historikoak kontatzen ditu; horien ondoren, irla Aragoiko Pedro III.aren agindupean geratu zen. Verdiren opera handietako bat da (bost ekitaldi) eta argi geratzen da Bussetoko maisuaren eskarmentu handia. Berliozek esan zuen: "€adierazpen melodikoaren bizitasun sakona, instrumentazioaren aniztasun aparta, zabaltasuna, sonoritate poetikoa€". Gero, XX. mendeko bandarako musikaren klasiko bat izango dugu, Vicent Persichetti-ren "Divertimento for band". Hain zuzen ere, mendearen erdialdeko abangoardia musikal amerikarraren musikaririk garrantzitsuenetako bat da. New Yorkeko Goldman Band-ek eskatuta idatzi zuen eta hiri horretako Central Parken estreinatu zen, konpositoreak berak zuzenduta, 1950eko ekainaren 16an. Persichettik erakutsi nahi izan zuen haize eta perkusioko instrumentuen talde batek ahalmen eta malgutasun handia daukala, garai hartako konpositoreen artean zeuden estereotipoen aurka.

Thomas Doss gure irakasle gonbidatuaren azken sormen-lanetatik hiru entzungo ditugu kontzertuan. Austria Garaiko Hausruck guneko deskribapen soinuduna ekarriko digu "Terra Mystica"-k, elkarri lotutako hiru segmenturen bidez: Pastorale, Cathedral eta Homeland. Horiek, kontrastea egiten duten ideien bidez adieraziko dira. "A Princess's Tale" lanaren partituran, Spessart abesti herrikoiaren motiboak ildo nagusia izango dira Grimm anaien ipuinik ospetsuenetako baten kontakizun soinudunean, "Edurnezuri". Azkenik, musika narratzaile bikaina izango da Albert Einstein (1879-1955) Nobel saridunaren bizitzan sartzeko. Bere bizitza, ez beti arrakastatsua, inspirazio iturri izango da oso ideia musikal eklektikoez betetako partitura baterako, Thomas Doss maisuaren eskarmentuaren erakusgarri.

IRAKASLE GONBIDATUA: THOMAS DOSS. LINZ (AUSTRIA, 1966)

Musikari-familia batean jaio zen, eta Linz hiriko Bricknerkonservatorium kontserbatorioan graduatu zen tronboian, pianoan, konposizioan eta zuzendaritzan. Salzburgon, Vienan, Los Angelesen eta Maastrichten ikasketak jarraitu zituen. 1988an egin zuen debuta, Wiener Kammerorchester-en. Musikari egoiliarra izan da hainbat opera-jaialdi eta -antzokitan, zuzendari nahiz konpositore lanak eginez. Hauek dira batzuk: Brucknerorchester Linz, Philharmonisches Orchester Erfurt, Wiener Kammersinfoniker, Westfälisches Sinfonieorchester, Philharmonisches Orchester Budweis, Südböhmische Kammerphilharmonie, Wiener Kammerchor, Neue Philharmonie Frankfurt eta Österreichisches Ensemble für neue Musik. Hainbat generotako artistekin lan egin du moldaketak egiten eta zuzendari gisa: Harri Stojka, Chris de Burgh, Thomas Gansch, John Williams, Steven Mead eta Christian Maurer dira batzuk.

Pedagogo gisa lan egin du zenbait erakundetan: Konservatorium Groningen (Holanda), Lemmesnsinstitut (Belgika), Konservatorium Gent (Belgika), Universität Mainz (Alemania), kontserbatorioan (Italia). 1989an konposizioaren Heinrich Gleissner saria jaso zuen Los Angelesen. Musikuniversität Wien eta Anton Bruckneruniversität (Austria). Zuzendaritzako irakaslea da Vienako Konservatorium Wien Privatuniversität delakoan eta Bolzanoko Monteverdi.

www.thomas-doss.com

IRAKASLEA: JOSÉ RAFAEL PASCUAL-VILAPLANA MURO (ALACANT, 1971)

Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan ikasi zuen. Bandako zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober eta Eugene Corporon maisuekin. Orkestrako zuzendaritza ikasi zuen Vienan Karl Österreicher eta Hans Graf-ekin. Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan eta bandetan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Frantzian, Italian, Holandan, Portugalen, Errumanian, Suitzan, Uruguain eta AEBn: Kubako Banda Nazionala, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Holandako Errege Marinako Banda, Esloveniako SAF Wind Orchestra, Valléseko O.S., Murtziako O.S., Gaztela eta Leongo O.S., Bilboko O.S., Kanaria Handiko O.F., Bukaresteko O.S., Suitzako Aulos W.B., Alacanteko Udal Banda, Bartzelonako Udal Banda, Madrileko Udal Banda, Palma Mallorcako Udal Banda, Gasteizeko Udal Banda, Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Banda, Oviedoko Goi-mailako Kontserbatorioko Banda eta Orkestra, Kanarietako Goi-mailako Kontserbatorioko Banda, Musikeneko Banda€ Hainbat bakarlarirekin egin du lan: Sergei Nakariakov, Pacho Flores, Asier Polo, José Franch-Ballester, Elisabete Matos, Estrella Morente, Manuel Blanco, Claudi Arimany eta abar.

Estatuko eta atzerriko bandek (AEB, Kolonbia, Israel, Korea, Italia, Frantzia, Suitza€) bere konposizioak interpretatzen eta grabatzen dituzte eta Espainiako jaialdiek eta bakarlari ospetsuek (Luis González, Spanish Brass L.M.) sarritan egiten dizkiote enkarguak. Hogeita bost CD erregistratu ditu bandako musika-zuzendari modura. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000).

2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen "Ignacio Morales Nieva" Musikako Sari Nazionala jaso zuen. 2015etik zuzendari titularra da Bilboko Udal Bandan eta 2018tik Bartzelonako Udal Bandako titularretako bat da. Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarraren zuzendari gonbidatu nagusia da 2012tik aurrera.

www.pascualvilaplana.com

PROGRAMA

Zuzendaritzari buruzko IV.Topaketen amaierako kontzertua - Barikua, 2020ko urtarrilak 10

Thomas Doss, Irakasle gonbidatua

José R. Pascual-Vilaplana, Zuzendaria

Giuseppe VERDI (1813-1901) arr. F.Cesarini. II VESPRI SICILIANI (1855)

Vincent PERSICHETTI (1915-1987). DIVERTIMENTO FOR BAND op. 62 (1950) - Prologue, Song, Dance, Burlesque, Soliloquy, March

Thomas DOSS (1966), TERRA MYSTICA (2016)

Thomas DOSS. A PRINCESS'S TALE. A fantasy adventure (2016)

Thomas DOSS. EINSTEIN (2018)