Telmo Esnalek eta Gari Otamendik "Dantza" filma aurkeztuko dute Argentinan
Bihartik aurrera eta azaroaren 8ra arte herrialdeko hainbat hiritan ibiliko dira
BILBO. Telmo Esnal zuzendaria eta Gari Otamendi dantzaria "Dantza" film euskalduna aurkezten ari dira Argentinan. Hurrengo egunetan, bihar hasita eta azaroaren 8ra arte, herrialdeko zazpi hiri bisitatuko dituzte, oro har Buenos Aires, Rosario, Villa María, Mendoza, Necoechea, Tres Arroyos eta Bahía Blanca.
Bira hau, Etxepare Euskal Institutuaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eta Euskadiren Argentinako Ordezkaritzaren (Mercosur) arteko lankidetzaren fruitua da.
Emanaldiak, urriaren 31an hasiko dira Buenos Airesen eta ondoren, Rosario, Villa María, Mendoza, Necoechea, Tres Arroyos eta Bahía Blanca hirian egongo dira.
Bira hau Etxepare Euskal Institutuaren kolaborazioari eta Argentinako Euskal Etxeetako koordinazio lanari esker izan da posible. Biran zehar, Telmo Esnal zuzendariaren eta Gari Otamendi dantzari protagonistaren aurkezpenak eta solasaldiak ikusi ahal izango dira.
Emanaldi hauetaz gain, Telmok eta Garik “Euskal Dantza tailer” batzuk emango dituzte, urriaren 30ean Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean, eta azaroaren 8an Bahía Blancako Euskal Astean.
(Alemania).
Más en Cultura
-
Una propuesta sobre cultura vasca con perspectiva queer-feminista gana el Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria
-
ABAO celebrará el centenario de Puccini en una temporada que fusionará tradición y modernidad
-
Se rueda en Bera el thriller sobre ETA producido por Juan Antonio Bayona 'Un fantasma en la batalla'
-
Actividades, entrada gratuita y un Escape Room en Bilbao para celebrar el 'Día de los Museos'