Síguenos en redes sociales:

Bizkaiko Foru Liburutegiko txokoak eta funtsak ezagutzea posiblea izango da urriaren 21etik 26ra

Ekimenean parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea, urriaren 7tik aurrera

Bizkaiko Foru Liburutegiko txokoak eta funtsak ezagutzea posiblea izango da urriaren 21etik 26raBIZKAIA.EUS

BILBO. Bizkaiko Foru Liburutegiaren ate irekien jardunaldia aukera ezin hobea da haren bihotza ezagutzeko. Urriaren 21etik 26ra bitartean, eraikinak gordailatzen dituen txokoak eta funtsak ikusi ahal izango dira. Adibidez, parte-hartzaileak sarrera murriztua izan ohi duten leku batzuetara sartu ahal izango dira, adibidez, «Kuboa» izenaz ezaguna den liburutegiko funtsen gordailura, segurtasun- eta kontserbazio-arrazoiengatik bisitatu ezin ohi dena. Espazioan bildumaren % 75 dago gordeta, 300.000 item inguru.

Bisiten ibilbidearen hasieran, prentsa hilaren gordailura joango da; bertan, liburutegiko hemerotekan gordetzen diren dokumentuak erakutsiko dira, egiten diren kontserbazio-lanen garrantzia azpimarratzeaz gainera. Halaber, «Cancioneros Populares, ayer y hoy» erakusketa ere ikusi ahal izango da. Ondoren, bisitariak hemeroteka bera dagoen lekura joango dira, hots, bigarren solairura. Bertan, azalduko da zertan diren dokumentu historikoak kontserbatzeko eta jendeak kontsultatzeko moduan jartzeko behar diren mikrofilmazio-lanak ?lehenengo? eta digitalizazio-lanak. Solairu horretan, «Liburutegi mugagabea: Sagarminagaren legatua, 1929-2019» bisitatzeko aukera izango da. Urriaren 8tik aurrera egongo da ikusgai. Bisitaren hurrengo urratsa liburutegi-eraikinaren maketa izango da, non azalduko diren espazioen banaketa eta erakinaren historia.

Bisita gidatuak hamar laguneko gehieneko taldeetan egingo dira; gaztelaniaz eta euskaraz. Euskarazko bisitak astelehenetik ostiralera bitartean eskainiko dira, 11:00etatik 17:00etara, eta larunbatetan, 12:00etan. Gaztelaniazkoak, berriz, astelehenetik ostiralera bitartean, 12:30etik 18:30era, eta larunbatetan, 10:00etan.

Ekimen honetaz gozatzeko, izena eman beharko da, urriaren 7tik aurrera, Foru Liburutegian bertan edo telefonoz (946082487).

Urriaren 24a Liburutegien Eguna dela-eta antolatu ditu Bizkaiko Foru Liburutegiak bisita hauek.