BILBO. Hurrengo ostiralean, hilak 13, Habanera Jaialdiaren 33. edizioa hasiko da Getxon. Ekitaldia asteburu osoa iraungo du, iganderarte, hilak 15. eix Fregit, Mestre D’Aixa, Itxartu eta Ondarreta ikusi nahi dutenek sarrerak erosi ahal dituzte jada. Ekitaldia Getxoko Muxikebarri zentroko Ereaga aretoan ospatuko da, 19:30etik aurrera.

Peix Fregit taldeak zabalduko du jaialdia ostiralean, hilak 13. Osaketa klasikoa duen habanera hirukotea da: ahotsa, gitarra eta akordeoia. 1974. urtean sortu zen Palafrugellen (Girona) eta ordutik hona hainbat saio eskaini ditu Espainian zein atzerrian eta habanera jaialdi eta cantada garrantzitsuenetan parte hartu du. 15 disko baino gehiago grabatu dituzte eta horietako azkena "Tal com sona" du izena.

Larunbatean, Mestre D’Aixa jardungo da. 1981. urtean Vilassar de Mar-en auzo-jai baten ondorioz sortutako taldea, garatuz joan da gaur egun duen profesionalizazio maila izateraino. Azkeneko urte hauetan taldearen egituran aldaketak izan diren arren, oinarrizko osaketa mantendu izan da, ahots mistoek, akordeoia, gitarrak eta perkusio elementuez osatua. Taldearen berezko estiloak habanera eta itsas-erritmoak kanta herrikoi eta tradizionalekin konbinatzen du, eta aldi berean bide berriak uztartzen ditu konposizio propioekin eta katalanez abestutako musika pieza ezagunen moldaketekin.

Azkenik, igandean, hilak 15, jaialdia amaituko da saio bikoitza eskainita. Horretan bertoko bi talde ariko dira, ahots mistoen Itxartu eta Ondarreta abesbatzak, Jesús Antruejok eta Iñaki Morenok zuzenduta, hurrenez hurren. Biek erakutsiko dute zein ondo moldatzen diren itsas doinuak abesten eta zer nolako errotze indartsua duten kanta horiek gure herrian.