irailaren 3tik 8ra

"Ocaña" antzezlana Euskaldunara heltzen da Pabellón 6 eskutik

José Pérez Ocaña Sevillako margolariaren historia kontatzen da

09.02.2020 | 14:06
Pabellón 6 Euskaldunara itzuliko da, "Ocaña" antzezlanarekin

José Pérez Ocaña Sevillako margolariaren historia kontatzen da

BILBO. Antzezlana atzo aurkeztu zen prentsa aurrekoan. Ekitaldian, Unai Izquierdo, Itziar Lazkano, Diego Pérez eta Mikel Losada antzezleak eta María Goiricelaya zuzendariak hartu dute parte.

SINOPSIA

Istorioa 70eko hamarkadako Bartzelonan dago girotuta. Diktadura frankistaren azken urteak. José Pérez Ocaña margolari sevillarra borrokan ari da, bere margolanak azaleratzeko eta mundua aldatzeko. Lotura estua zuen borroka politikoarekin eta errebindikazio homosexualarekin, eta oihartzun handiko ekintzak egin zituen Kataluniako hiriburuko Ranblatan. Pertsonaiak bere azalean jasan zituen inoiz ulertu ez zuen gizartearen maitasun eza eta mespretxuak. Orain, Ocañak bizia berreskuratu du, izan ere, antzezlana, beti kontatu behar izandako istorioa da.

SARRERAK

Sarrerak salgai daude jada www.euskalduna.eus webgunean, Jauregiko txarteldegietan eta Kutxabank kutxatiletan.

noticias de deia