Eric Bibb musikariak irekiko du bihar Getxo Blues-a
Bilbo - Getxoko 31. Nazioarteko Blues Jaialdia ospatuko da bihartik larunbatera, eta Eric Bibb, Paul Lamb & The King Snakes eta Trudy Lynn izango dira saioen protagonistak. Kontzertuak Muxikebarri zentroko Arrigunaga aretoan izango dira, bihar 20:00etan eta gainerako egunetan berriz, 21:00etan.
Getxoko Kultur Etxeak atzo azaldu zuenez, Eric Bibb (New York, 1951) egungo blues akustikoaren gitarrista nabarmenetakoarekin hasiko da jaialdia bihar. Gospel eta country estiloak Karibeko inspirazioarekin eta soinua afrikarrekin uztar-tzen ditu. Estudioko 20 lan baino gehiagorekin, bi aldiz izendatu dute Grammy sarietarako, Shakin a Tailfeather eta Migration Blues diskoengatik.
Ostiralean, Paul Lamb (Blyth, Ingalaterra, 1955) izango da Getxon, The King Snakes “Britania Handiko blues talderik onenarekin”. Paul Lamp harmonika jotzaile, abeslari eta konpositore nekaezina buru duela. Azkenik, larunbatean, Trudy Lynn (Houston, 1947) kantari beteranoak amaituko du kontzertu nagusien egitaraua. - E. P.
Más en Cultura
-
El largometraje 'Llamame Sinsorga' se estrenará en el Festival de Cine de Varsovia
-
Rusowsky recala en Bilbao con un concierto en 2026
-
Ordorika, Valverde, Petti, Leturia y Berzaitz publicarán discos en octubre
-
El grupo de música que ha elegido Bilbao para dar su único concierto propio en Europa de este año