Jazzinema zikloak Ella Fitzgerald omenduko ditu
DONOSTIA. Jazzinema zikloak laugarren edizioa Ella Fitzgerald (Lady Ella) omenduko ditu. Euskadiko Filmategiak Donostia Zinemaldiaren eta Heineken Jazzaldiaren laguntzarekin antolatzen duen zikloak Frantziako zinemako klasikoak berrikusiko ditu. Jazzinema uztailean egingo da, Tabakaleran, Donostian eta, aurten lehen aldiz, Bilboko Arte Ederren museoan, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren laguntzarekin antolatu da zikloa.
Modu honetan, egitasmoak laugarren urtez emango ditu "zinemaren eta jazzaren arteko lotura pribilegiatua islatzen duten filmak". Zikloak hiru ardatz nagusi ditu: soinu bandan jazza nabarmen duten filmak, jazz musikariak protagonista dituzten filmak eta jazzaren eragin nabarmena duten filmak, Euskadiko Filmategitik jakinarazi dutenez.
Alde batetik, Jazzinemak Frantziako zineman jarriko du arreta, soinu bandan jazz musikariak sartzeko orduan izan duen garrantzia nabarmentzeko, eta "À bout de souffle" (Jean-Luc Godard, 1960), "Les liaisons dangereuses, 1959), "Un témoin dans la ville filma" (Edouard Molinaro, 1959) izango dira ikusgai.
Halaber, Atlantikoa zeharkatu eta Ameriketako Estatu Batuetako filmak ere izango dira protagonista zikloan: "Touch of Evil" (Orson Welles, 1958), "Radio Days" (Woody Alle, 1987) eta "Just One of Those Things" (Leslie Woodhead, 2019). Hain zuzen, Leslie Woodhead britainiar dokumentalista ospetsuak egindako azken lanak Ella Fitzgerald omentzen du, eta hura estreinatuz, Jazzinema ekimenak ere jazzaren izen handienetakoa omendu nahi izan du.
Más en Cultura
-
Ofertas de interés en la cartelera teatral
-
Los mayores de 65 años podrán seguir acudiendo hasta junio por dos euros al cine un día a la semana en 14 salas en Bizkaia
-
La Diputación de Bizkaia abre el plazo para optar a becas de arte dramático, música y danza
-
La Feria del Libro de Mungia abre sus puertas