Guggenheim Bilbao Museoak 209 ikasleren lanak erakutsiko ditu gaurtik
BILBAO. Guggenheim Bilbao Museoak 209 ikasleren lanak erakutsiko ditu gaurtik "Artea Ikasbide" programaren barruan. Lanak irailaren 15era arte izango dira ikusgai.
Modu honetan, aurten ere "Artea Ikasbide" programa aurkeztu du Guggenheim Bilbao Museoak. "Artea Ikasbide" programaren helburua da eskola curriculumeko gaiak ikasteko bideak eskaintzea ikasleei, jokoaren eta praktika artistikoaren bitartez. Egitasmoa burutzen duen erakusketak hasieratik izan ditu BBKren babesa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza, museo bilbotarretik gogoratu dutenez.
Iñaki Gracenea, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Ixone Sadaba, Karlos Martinez Bordoy, Manu Muniategiandikoetxea, Jorge Rubio, Ibon Saenz de Olazagoitia eta Manu Uranga artistek diseinatu eta dinamizatu dituzte ikasturtean zehar 20 saiotan egindako lantegiak, Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza sailarekin eta EAEko bederatzi ikastetxetako profesionalekin elkarlanean.
Esperientzia horietatik sormenez betetako hainbat proposamen atera dituzte ikasleek, bestreak beste, buztinezko ahoak, sudurrak eta belarriak; antzinako tribu eta zibilizazioetan inspiratutako maskarak; animazio bideoak; material birziklagarriekin egindako landare eskulturak; inoiz ikusi gabeko faunaz osatutako animaliategia.
Argazkigintza, pintura, eskultura edo performancea bezalako bitarteko artistikoen bidez, neska-mutilei aurkikuntzak egiten, esperimentatzen, ikusten dutenaz hausnartzen, zalantza egiten eta ingurua ulertzen laguntzea da ekimenaren helburua.
Más en Cultura
-
Music Legends calienta motores con conciertos gratuitos en el Horno Alto de Sestao y las galerías de Punta Begoña en Getxo
-
José Ramón Sainz, Morquillas, un rebelde en los campos de las artes
-
Agenda, descubre los planes que no te puedes perder esta semana en Euskadi
-
La Fura dels Baus vuelve a Euskadi con su ‘Carmina Burana’