Euskal Museoak erromeria-tailer bat antolatuko du ekainaren 9an Aiko Taldearekin
BILBO. Euskal Museoak erromeria-tailer bat antolatuko du ekainaren 9an Aiko Taldearekin. Tailerra goizeko 11:30ean hasiko da, klaustroan. Sarrera doakoa izango da.
Euskal Museoak duela gutxi ospatu du ikasturteko azken erromeria, Aiko Taldearen eskutik. Urte osoan zehar arrakasta handia izan duen jarduera da. Hori dela-eta, Bizkaiko erakundeak Aiko Taldearekin topaketa berri bat antolatzea erabaki du; izan ere, topaketak ate irekien jardunaldi gisa balioko du, euskal dantza tradizionalean guztiz murgiltzeko.
Datorren igandean, ekainaren 9an, 11:30etik 13:30era bitartean, Euskal Museoak ateak irekiko ditu, Aikorekin tailer-erromeria ospatzeko. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da leku-kopurua bete arte, eta, beste behin ere, euskal kulturaren alderdi ez material hau hedatzeko balio izango du.
Ikasturtean zehar antolatu diren erromeriekin gertatu den bezala, jardunaldi hau oso parte-hartzailea da eta interesatuta dagoen jende guztiari zabalik dago. Mota honetako ekitaldiak izan diren aukera guztietan “ez dago sarrerarik” kartela eseki da; beraz, publikoaren aldetik dagoen harrera oso positiboa da. Ingurune paregabean dantza egin eta dantzaz gozatzeko jarduera kulturala da, Mikeldiren gerizpean, betiere. Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) Aikoko musikariak arduratuko dira oraingo honetan ere jaia girotzeaz, guztiak ere Patxi Labordaren zuzendaritzapean.
Tailer-erromeria honekin, Euskal Museoaren xedea da euskal dantza tradizionala ikasteko interesa duten pertsona guztiek lehen urratsak emateko aukera izatea, eta, gainera, talde paregabe batekin.
Era berean, oraingo honetan ere, jardueran parte hartu nahi dutenek Gurutze kaletik sartu beharko dute Euskal Museoaren klaustrora.
Más en Cultura
-
Paquito D´Rivera: “Opino como Duke Ellington, que decía que había música… y la otra cosa esa”
-
Los estudiantes del Máster de Cerámica de la EHU presentan la exposición 'Esas otras formas'
-
Pulseras Bilbao BBK Live 2025: empieza el proceso de recogida oficial
-
BBK Live: todo lo que tienes que saber del evento musical más esperado del verano