BILBO. Atzo ireki zituen ateak Bilbon basque FESTek, hizkuntzaren,erritmoen, tradizioen eta kirolaren bitartez euskal erroak islatzendituen agertoki handiak. Jaialdian adin guztietako pertsonentzakojarduera-sorta zabal bat eskainiko da apirilaren 21era arte. Ia denakdoan izango dira.

Ekitaldiaren indarguneetako bat “Txoko Gourmet” izango da.Areatzan egongo da kokatuta, eta bertan euskal gastronomiakeskaintzen duen onena helaraziko zaio jendeari (ogia, gazta, eztia,hestebeteak, gozokiak...). Hamabi turismo-eskualdek eta -elkartekprodukturik onenak izango dituzte ikusgai, eta haienerakargarritasunen berri emango dute.

basque FEST jaialdian, halaber, ezin ditugu herri kirolenerakustaldiak galdu, ikusgarriak izango dira eta. Egun horietanesku-pilota eta euskal herri kirolen erakustaldiak ikusi ahal izangoditugu profesional garrantzitsuen eskutik. Bisitariek ere aukeraizango dute kirolarien lekua hartu, eta hainbat diziplina tradizionalpraktikatzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, udaleko beste udalkidebatzuekin, jai-esparruan ibiliko da gaur, non, gastronomia etakirolaz gain, musika, dantza, tailerrak, umorea eta makina batjarduera antolatuko diren Aste Santuan bisitan datozenek etahiribilduan geratu diren bilbotarrek goza ditzaten.