BILBO. BilbaoArtek emakumeen arteko aniztasuna ospatzen du Marta Perez Elosuaren "Ez gara berdinak" erakusketarekin . Argazkigileak Bilboko bihotzaren inguruan bizi diren ehun emakumeren erretratuak biltzen ditu. "Ez gara berdinak bihar inauguratuko da 19:30ean eta martxoaren 15era arte ikusigai izango da.

Ia urte baten zehar garatutako proiektu handinahi honek, ez ditu ehun argazki biltzen bakarrik baita borroka, gainditze eta ospakizun istorioak ditu. Ezagun eta ezezagunen artean aukeratzen ditu Perezek bere protagonistak, batzuk ustekabez aurkituz eta beste batzuk bilatuz. Hondo beltz eta argi-patroi berberaren erabileraren bidez, emakumeari ematen dio protagonismo osoa argazkilariak, haien adina, estatus soziala edo lanbidea alde batera utziz.

Erretratatuak beraiek idatzi dituzten zenbait hitzez lagunduta doa argazki bakoitza; esperientzia pertsonal bat azaltzen duten banakako kontakizunak dira hauek: inozo edo dibertigarrienatik, batek bere alabaren ezkontzari buruz idatzi zuen, tragikoenera, beste batek berriz, ablazioaren biktima izatearen lekukotasuna eman zuena. Formatu honen bidez, emakume bakoitzak bizi duen errealitate paraleloak hurbiltzea lortzen du Perezek, ikuslea protagonistekin elkartuz.

BilbaoArtek proposatutako erakustaldi honetan, erretratuak soinudun zortzi pantaila bertikaletan azalduko dira, hauek laguntzen dituzten lekukotzekin batera. Forma estetiko, zuzena eta atsegin baten bidez argazkilariak ehun emakume hauen “arima” ezagutzera ematen du. Egilearen arabera ‘EZ GARA BERDINAK’ proiektuak “emakume guztiei eskainita dago, Historiak ezabatu edo orbandutakoenak bereziki”.

Erakusketa ikusgai egongo da Kristalezko Patioan astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era, 2019ko martxoaren 8tik 15era arte. Doako sarrera.