PEZ Limbo Gasteizko konpainiakokideek barrura begirako,emozioei loturiko etagizarte harremanen bueltakoantzezlana sortu dute berriz ere:Oxido. Pertsona bereziek, ez ohikoegoeren aurrean, bizitzaren absurdoarierantzungo diote antzezlanhonetan. Hiru antzezlan laburrekosatzen dute obra; hiru egoera groteskokpertsonaia hauen eta bizidiren gizartearen arteko giza erlazioetakoherdoila azaleratuko dute.
Hiru espazio desberdinetan bizikoden umore garratzeko pieza honenosagaiak ikuslegoarekin hurbiltasunaeta konplizitatea izango dira.Raul Caminok idatzi eta zuzendu dulana, eta egoera berezian dauden etabizitzaren absurdoari aurre eginnahian ari diren pertsonaia batzukditu oinarri. Taula gainean AinhoaAlberdi Gisasola, Begoña Martin,Aitor Perez Collado eta Raul Caminobera arituko dira.
Hogei minutuko hiru zatik osatzendute Oxido, eta antzokiko toki jakinbatean egingo dute obraren zatibakoitza. Hori dela eta, emanaldibakoitzak 80 ikusle hartuko ditu,gehienez. Lehenengo pieza, MadamB deiturikoa, aurretik sortutazegoen. Beste biak, ordea, taldekosorkuntza lanean sortutakoak dira.Ideia zaparradaren bitartez sortzenjoan dira piezak, hilabetez antzezlanarenideia zirriborratu eta inprobisazioarenbidez. Antzezlana beraere izpiritu berarekin sortu dute,bost kideen artean. Bigarren piezakMargarita molotof du izena eta hirugarrenakHomo amabilis.
HIRU ATALETAN Sortzailearentzaterronka bikoitza izan da obra bakarraantzerki pieza laburrez osatzea,artifizio gutxirekin eta denboramugatu batean pieza borobila taularatzeabaitu helburu Oxidok. Hirupiezek, berez, ez dute zerikusirik,baina hirurek antzezlan bakarraosatzen dute. Eta atal guztiei nolabaitekobatasuna ematen dien elementubat ere bada: “guztietanpertsonaia herdoilduak agertzenzaizkigu”, Ainhoa Alberdi aktoreakkontatzen duenez. Alberdik aitortudu hiru piezak ikusita ikusleak ondorioztatudezakeela denak herdoildutagaudela. “Momentu batzuetangizarteak pertsona bat herdoildutabezala seinalatzen du, baina agianantzezlanean aldrebes ikus dezakegu,funtsean herdoilduta dagoenagizartea delako”, uste du aktoreak.Pieza laburrak direnez, errepikatuegin behar dituzte. Aktoreentzakoberezia izan da lan egiteko era hau,bi emanaldi egiten baitituzte. Hala,sei antzezlan bezala bizi dute aktoreeklana bere osotasunean. Azkenbatean, aktoreengan ere eragiten duhorrek, energiari dagokionez batezere, “sei aldiz goian egon beharduzulako”, ohartarazi du Alberdik.
ABSURDOAREN MUGAN Umorea daantzezlaren ardatza, “umore garratza,antzezlanak berez dakarrena,baina baita antzerki absurdora hurbiltzebat ere”, kontatu du Alberdik.Egoerak pertsonaia horiek eramatendituen mundu edo lekuek absurduarekinmuga egiten dute. “Hasierabatean naturalismotik sortutakopertsonaiak dira, pertsona normalgisa agertzen zaizkigu; antzezlanakaurrera egin ahala, berriz, pertsonaiakitxura groteskoa hartzendute”, kontatu du aktoreak. Pertsonaiakhorrela lantzea oso interesgarriaizan da Alberdiren ustez, “bizitzaketa gizarteak sortzen dutenhorri aurre egiteko umorea ezinbestekoabaita”. Horrez gain, gureburuaz barre egitea “sanoa” dela gaineratudu Alberdik.
Bere aldetik, Aitor Perez Colladoaktoreak uste du “bizi garen gizartearentzatarraroak diren pertsonez”hitz egiten duela Oxido obrak: “Herdoilakjota daudela ikusarazten diengizarte batean bizi diren pertsonez,bizitzari bestelako ikuskera batekinaurre egiten diotenez hitz egiten du”.Ikuslegoa oholtzatik oso gertu izangoda obra honetan. Pez Limbok antzerkiaulertzeko duen era da hori,gertuko antzerkia egiten dutelako.
“Aktorea guztiz biluzten da”, aipatudu Perezek. Oso kontzentratuta egonbehar du aktoreak halako emanaldietan,ikusleak ia-ia ukitu egin dezakeelako.Bere abantailak ere badituhorrek, talde honetako partaideeniritziz, ikusleak keinu bakoitza gertutikikusi eta interpretatuko baitu.“Obraren gainean dago ikuslea etainterpretazioak bikaina izan behardu, zuzena; gu segituan ohartzengara ea ikusleak obrari lotu zaizkionala ez”, dio Perezek.
EUSKARAZ, ESTREINAKOZ Hizkuntzarenhautuan ere erronka handiahartu du Pez Limbok, izan ere,euskaraz lan egin dute lehenengoaldiz. “Erabaki naturala izan da,euskal antzerkian eta zirkuituansartzeko ezinbestekoa. Lan handiaegin dugu hizkuntzari dagokionez”,kontatu dute. Lehenengo emanaldiekinizandako erantzuna ona izandela diote, eta lasai iritsi dira estreinaldira,segurtasunarekin. “Beharragenuen ikuslegoarekin antzezlanakkonpartitzeko, prozesu luzea izanda eta”, aitortu du Perezek. Martxoaren9 Elgoibarren eta hilaren 16anSopelan eskainiko dute Oxido.