Bilbo - Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin XVI. Zubikarai Saria antolatu dute, euskal kultura aberastu eta idazleen lana bultza-tzearren. Sariak nobelak sor-tzeko beka gisa funtzionatzen du (6.000 eurokoa). Eleberri-proiektuak, jatorrizkoak eta euskaraz idatziak izango direnak, mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali daitezke irailaren 30era arte. Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatzen dute epaimahaia, sariaren irabazlea urriaren 31 baino lehen ebatziko dutela. Irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. - E. P.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
