Euskal laburmetraiak luze hedatuz
Laburbira-ren hamalaugarren edizioa abian da dagoeneko. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu aurtengo edizioan, apirilaren 7ra arte
EEUSKARAZKO ikus-entzunezko urteko uzta ezagutaraztea du helburu Laburbira egitasmoak eta horretarako bilduma oparoa prestatu dute aurten ere Euskaltzaleen Topaguneko kideek: animazioa, dokumentala, fikzioa?
Guztira 8 filmek osotuko dute euskarazko film laburren zirkuitua eta, guztira, emanaldiak 77 minutu iraungo du. Filmak honakoak dira: Azken Saskia (Oier Fuentes); Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea); Ihesa (Alejandro Diaz Castaño); Elemakarrak (Ibon Iza); Jalgi (EkiPagoaga); 280º (UDA films); Hileta (Kepa Sojo) eta EUSPOT lehiaketako spot onenak.
Laburbiraren helburu nagusia euskarazko film laburren eta haien egileen ezagutaraztea da, eta haiekin ikusleei gozaraztea. Euskaltzaleen Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste hiru egitasmo ere antolatzen ditu: Kameratoia film laburren rallya, Benito Ansola Saria eta Irudienea ikus-entzunezkoen gunea, Durangoko Azokan.
Laburbiraren hastapenak ezagutzeko, hamalau urte atzera luzatu behar dugu begirada. Manuel Moreno Euskaltzaleen Topaguneko kideak kontatzen duenez, garai hartan, urtero, iraupen laburreko ikusentzunezko ekoizpen interesgarriak zeuden euskaraz, baina herrietako elkarteek, nahi izanda ere, zaila izaten zuten gisa honetako emanaldiak eskaintzea: “Egilea edo ekoiztetxea lokalizatzea, emanaldiak iragartzea eta fakturatzea askotan ezinezkoazitzaien, eta, gainera, material gehiena 35 mm-ko formatuan zegoen”, kontatu du Topaguneko kideak. “Herrietako kultur dinamika aberasteko eta zinegile euskaldunak ezagutaraztekobeharra zegoela” ikusi zutela kontatzen du Morenok. Hala, behar horri erantzun bat emateko,eta herriren batzuetan aurrez zeuden esperientziak baliatuta, film laburren zirkuitua antolatzea erabaki zuten Euskaltzaleen Topagunetik. Hainbat elementu bateratu zituzten proiektu beraren bueltan: film laburren proiekzioa, ondorengosolasaldia, ekimen bera hainbatastetan kontzentratzea emankizunetan?Morenoren ustez, formulakondo funtzionatu zuen eta balorazioonak jaso zituzten. Hala, aurrerajarraitzeko erabakia hartu zuten. Seiurte pasa ziren zirkuitu horri Laburbiraizena ematea erabaki zuten arte.
ESENTZIA MANTENDUZ Morenoren iritziz, gaur egungo emanaldiek ez dute hasierakoen esentzia galdu; gainontzeko faktoreak, aldiz, asko aldatu dira: “Garrantzitsuena formatuenaldaketa izan da; hasieran, 35 mmko formatu profesionalean grabatzen zenez, normalean, filmen kopia bakarrarekin egin behar izaten zen zirkuitu osoa eta horrek, besteak beste, egun berean bi herri edo gehiagotan emanaldia antolatzeko aukera mugatzen zuen”. Formatu aldaketak “egileentzako kostuak merkatzea ekarri du eta, zentzu horretan, produkzioa demokratizatu egin da”, gaineratu du. “Horren ondorioz, gaur egun askoz handiagoa da euskaraz egiten den ikus-entzunezko lanen kopurua, are handiagoa iraupen luzeagoko lanetan. Eta, oraindik askohobetu badaiteke ere, euskarazko zinemagintzak orduan ez zeukan aitorpen, ikus-entzulego kopuru eta ibilbidea dauzka gaur egun”.
Aurtengoan, Euskal Herriko eta kanpoko 32 herri eta hirietan egongo da Laburbira zirkuituaz gozatzeko beta. Hona hemen aukeratu diren 8 proiektuen laburpena.
‘Azken saskia’
OIER FUENTES
Jesus Mari Sein igantziarrak bizitza osoa eman du saskiak egiten. Bera ezagutu zuenean, “harrituta” gelditu zela dio Oier Fuentes zuzendariak, “hura grabatu behar nuela argi ikusi nuen”. Dokumental generoko film labur honetan, Nafarroako azken saskigilearen ahotsetik, “artisau-munduaren gainbeheraren arrazoiak, izateko modu hori eta kultura horren azken zertzeladak kontsumoaren gizarteak nola irentsi dituen erakutsi nahi izan du Fuentesek.
‘Beti bezperako koplak’
AGEDA KOPLA TALDEA
Maialen Lujanbio bertsolariak ‘Beti Bezperako Koplak’ izeneko kopla berriak bota zituenEuskadi Irratiko irratsaio batean. Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz,Lujanbiok genero indarkeriaren salaketa gordina egin zuen bertso horietan. Kopla horiek aitzaki hartuta, hogei euskal artista gaztek ‘Beti bezperako koplak’ izeneko sortze-lan kolektibo bat osatu dute, animazio teknika ezberdinak erabiliz. Begoña Vicario aritu da guztien koordinatzaile lanetan. Bere ustez, “erraza izan da hain bertso ederren inguruan kiribiltzea, beharrezkoak bezain biribilak direlako bai eduki eta bai formaz, eta hortik aurrera dena joan da aldaparik gabe: bertsoak banatzea, elkarri laguntzaren bitartez arazoak gainditzea...”
‘Elemakarrak’
IBON IZA
Hizkuntzaren gaia hautatu du Ibon Iza zuzendariigorretarrak Laburbiran aurkezten duenbere aurreneko lanerako. Arnasgune den herribatean girotzen da istorioa. Bertan ezagutukodugu Natxo, medikua, espainol elebakarra, etaegunero inguruko herritarrak bere hizkuntzazzipriztintzen dituena. Baina Irati, herrian bizi denumetxoa ez da bustitzera ausartuko. Iratik argidauka: bere hizkuntza defendatuko du, baitamedikuarengana doanean ere. Gai honen bidez,Izak erakutsi nahi izan du “euskaldunok zeinerrez jotzen dugun hizkuntza hegemonikora,gurea kontuan izan gabe, gure hizkuntza ‘txikia’galtzen gabiltzala kontuan izan gabe”.
‘Ihesa’
ALEJANDRO DIAZ CASTAÑO
Maitane eta Iosu dira film labur honetako protagonistak.Maitanek Iosu senarrari goiko solairutikdatorren itogin bat dagoela esaten dionean,hark igotzea erabakitzen du, arazoa bizikideeijakinaraztea. Bisitaldiak, ordea, espero ez zituensorpresak ekarriko dizkio Iosuri.
‘Hileta’
KEPA SOJO
Kepa Sojoren istorioak 1925. urtera egiten du jauzi. Herri txiki batean, bat-batean hil den Ingeren hilbeila egiten ari dira. Herriko indar biziak bertaratu dira, baina familiako patriarka Martinek kezka bakarra dauka: Joanes bere semearen desagerpena, teologia ikasi ostean, mendian baitabil burua galduta, hildakoen berpiztea predikatzen. Kepa Sojo zuzendaria eta gidoilaria da, eta egun zinemaren historiako irakaslea da EHUn. Bere ikus-entzunezko lanekin 70etik gora sari irabazi ditu.
‘Jalgi’
EKI PAGOAGA
Eki Pagoagaren ekoizpenak Iratze du protagonista. Misteriotsu zaizkion arrazoi batzuengatik amak etxea uzten du Iratze. Urte batzuk beranduago estatu zapaltzaileak bere aita erailtzendu. Iratze bakarrik gelditzen da arrotza iruditzen zaion munduan.
‘280º’
UDA FILMS
18 eta 22 urte bitarteko Ikus-entzunezko komunikazioko gazte talde batek osatzen du UDA Films: Haizea Azpilikueta, Unai Portilla, Asier Ugarte, Egoitz Diez, Eneko Zuberogoitia, Leire Zarate eta Ane Zuazubiskar. Sukaldari profesionala izan nahi duen gazte baten istorioa kontatzen duen film labur honekin Lekeitioko Zine Bilerako Gazte 22 saria eskuratu zuten iaz.
‘Euspot’
HAINBAT EGILE
Izen bereko lehiaketako spot onenak biltzen ditu pieza honek. Askotariko gaiak jorratzendira 10 minututan. Egileen artean ikus-entzunetako ikasleak, zaleak eta amateurrak daude.