‘Zuei’. Alaitz Telletxearekin batera izandako bidaia duela 20 bat urte atzean utzirik, Zuei (Elkar) bere bakarkako estreinako lana kaleratu du Maider Zabalegik. Ilusio eta ametsetan nabigatzen duten hamar kantu gozo eta koloretsu aurkeztu ditu oiartzuarrak, sentimendu garbien isla eta pizgarri, era berean. Maitasuna eta askatasuna lanaren zutabeak izanik, musika lengoaia erakargarria bezain sentikorra erabili du. Karlos Aranzegi, Joseba Loinaz, Urbil Artola eta Dani Venegas musikariak izan ditu bidelagun. Argazkia: Esti Veintemillas
- Multimedia
- Servicios
- Participación
