BILBO. Hasieran Euskadira iristen ziren bisitarientzat pentsatua sortu zen material didaktiko honek (euskal mitologia eta pertsonaia mitologikoak oinarri hartuta ibilbide turistikoak proposatzen ditu), pertsonaia mitologikoak eta euren inguruko kondairak sortu ziren zenbait eskualde ezagutzeko aukera emango die ikasleei.

Hain zuzen, liburuak sei ibilbide jasotzen ditu, horietako bakoitza pertsonaia mitologiko bati lotua, eta, horrez gain, Toti Martinez de Lezea idazleak idatziriko zenbait legenda ere jasotzen ditu.

Liburuak aurkezten dituen pertsonaia mitologikoak Amari, Iratxoak, Erraldoiak, Herensugeak, Sorginak eta Lamiak dira, eta honako esteka honetan eskuragarri dago: https://turismoa.euskadi.eus/liburuxka-digitalak/