Zazpi dantzarik, Mikel del Valle buru, Un vasco en Sevilla lana aurkeztuko dute Arriagan
Mikel del Valle da lan horren zuzendari eta koreografoa
BILBO. Mikel del Valle bera de lan horren zuzendari eta koreografoa. Lanak, dantza neoklasikoa eta garaikidea uztartzen ditu, eta baita dantza espainiarraren eragin zuzena daukaten mugimenduak ere, batez ere flamenko estilokoak.
Mikel del Valle berak sortutako lan honen estreinaldia da, Elena Calleren dramaturgia duena. Elena Calle dantzarietako bat ere izango da. Hona beste bostak: Montaña Ciborro, Marta Otazu, Aitor Matres, Vicente Ferragud eta Raquel Linares. Jantziak diseinatzeaz Lola Domínguez arduratu da eta autore desberdinen musikak janzten du ikuskizuna, besteak beste Kepa Junkerarena eta Julio d’Escrivanena.
Mikel del Valle Bilbon jaio zen. 11 urte zituela ekin zion baleta ikasteari eta urte batzuren ondoren Madrilera bidaiatu eta dantza klasikoa eta garaikidea ikasi zituen. Hiri desberdinetan bizi izan da eta konpainia zein koreografo askorekin lan egiteko aukera izan du, bere ezagutza eta abileziaak biziki aberastuz.
Un Vasco en Sevilla, hiri horretan egotearen ondorioz sortu du Mikelek. Han bakarkako lan bat prestatu zuen eta 2014an koreografiarik onena eta dantzaririk onenaren sariak jaso zituen Andaluziako eta Madrileko lehiaketa koreografikoetan. Orain, Un Vasco en Sevilla zazpi dantzariek antzezteko prestatu du eta Arriaga Antzokian estreinatuko du.
SinopsiaZertzalada erakargarriek euskal historian kokatzen dute pertsonajea.
Denboran zehar bidaia egin eta shock kulturalaren teorietako baten aurrean kokatzen da.Biziki errotutako bi tradizio. Giro desberdinak.
Aldaketari uko egiteak energiaren kanala oztopatzen du eta berrikuntzaren aurrean jariatzeko aukerari trabak jartzen dizkio.
Onartzeko bizitzeak, bere buruaren morroi izan nahi ez duenari askatasuna emango dio.
SARRERAK
- 9 eta 14 euro artean
- Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.
Más en Cultura
-
Bilbao reinterpreta la historia a través del arte y la comida de sus barrios altos
-
El Bellas Artes de Bilbao propone nueve paseos en silencio por Sevilla para descubrir el flamenco
-
'Let It Be', 'Yesterday' y otras canciones de los Beatles sonarán en Bilbao en julio
-
Los australianos The Southern River Band tocan este martes en Bilbao