BILBO. Bilboko arte zentroko txokoak, patioa eta aretoak, urtarriletik egoitza artistikoko beka batez jardun duten 39 sortzaileen 37 proiektu artistikoez beteko dira.

Horiei, Bregenzeko (Austria), Leedseko (Ingalaterra) edo Pariseko zentro artistikoekin truke programetan parte hartu duten 11 artistak eta Viana Fundazioaren bekadunak gehituko zaizkie. Ate irekien jardunaldiak ostiral honetan inauguratuko dira, arratsaldeko 19:00etan.

Bilbao Arteko arduradunek jakinarazi dutenez, erakuste diren lanen aniztasuna "arterik garaikideenaren isla da".

Eskultura, pintura, bideo sorkuntza, argazkilaritza, instalazioak, dokumentala, arte grafikoak eta ehungintza diseinua uztartzen ditu erakusketak, birziklapena, memoria historikoa Euskal Herrian, komunikazioa, Karrantzako aurpegi beltzeko ardiak, bideojokoak, biolentzia sinbolikoa edo Txileko Atacama basamortua bezalako gaien ingurukoak.

Artisten jatorria ere oso anitza da, Bilbo, Iruñea, Bartzelona eta Marbellatik, Kanada, Austria, Israel, Kolonbia eta Australiara helduz, besteak beste. Lanak erakusteaz gain, abenduaren 9tik 18ra bitartean, artistek jendeari irekitako topaketetan parte hartuko dute.