Irekita dago Bertsolari Txapelketako izen ematea
bilbo - Nork kenduko dio txapela Fredi Paia zirikatzaileari? Nork hartuko die txanda Enbeita, Lopategi, Estiballes, Iturriaga, Elortza eta beste txapeldunei? Datorren urtean jakingo da hori, baina, bitartean, txapelketan parte har-tzeko izen ematea zabalik dago. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016ko apirilean hasiko da, eta parte hartu gura dutenek bihartik 30era arte (biak barne) izango dute izena emateko aukera, Biz-kaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.
Talde antolatzailea hasita dago jada txapelketaren antolaketan. Udaberriko fasea datorren urteko apirilean eta maiatzean egingo da, eta udazkeneko fasea, urritik abendura. Udaberriko fasean izena emateko epea bihartik 30era bitartean izango da. Izena emateko, bizkaia@bertsozale.eus posta elektronikora mezua idatzi edo 946812711 telefonora deitu. Inoiz finalista izan direnak udazkeneko fasean sartuko dira; horientzako izena emateko epea maiatzean zabalduko da. - Europa Press
Más en Cultura
-
Doscientas personas se turnan para leer 'Ipui onac', de Bizenta Mogel
-
Música sin barreras: Personas con discapacidad fusionan su arte en un concierto en Bilbao
-
Gorka Urbizu triunfa también en los premios de la Academia de la Música
-
El ‘Legends’ de la Sala BBK contrata a Cracker, Joan Osborne, The Christians y Carolyn Wonderland